nabigazioa salto egin

Nafarroako Arartekoaren marka instituzionala

Ongi etorri Nafarroako Arartekoaren webgunera

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa Nafarroako Parlamentuaren goi mandataria da, eta Konstituzioak eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak babesturiko eskubide eta libertateak defenditzeko eta hobeki babesteko hautatzen du Nafarroako Parlamentuak. Haren eginkizun nagusia da herritarrak babestea administrazio publikoaren balizko abusu eta akatsen aurrean.

Nafarroako Arartekoak Nafarroako administrazio publikoen jarduera gainbegiratzen du; haien funtzionamenduari buruzko ikerketak egiten ditu; irizpide berriak hartzeko iradokizunak egiten ditu; gomendioak ematen ditu pertsonen eskubideak urratzen diren egintzen aurrean; legeen akatsak adierazten ditu; arauen aldaketak iradokitzen ditu; Administrazioaren jarduerari buruzko txostenak egiten ditu; eta herritarren eskubideen aldeko konponbideak bilatzen saiatzen da agintari eta organo administratibo eskudunen aurrean bitartekari lana eginez.

Erakunde publiko independente, inpartzial, objektibo, herritarrentzat iristen erraza eta doakoa da.

Francisco Javier Enériz Olaechea

Albiste nabarmenak

Nola jarri harremanetan Arartekoarekin