nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Pribatutasun Politika

Pribatutasun Politika

PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datu pertsonalak babestearekin lotutako guztian, Nafarroako Arartekoa erakundeak honako honekin bat etorriz jarduten du:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa;
  2. 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzkoa;
  3. Jarduerari aplika dakizkiokeen gainerako legeak.

Hona hemen erakunde honek datu pertsonalak babesteko duen moduari buruzko informazioa:

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ERANTZULEA

Nafarroako Ararteko jauna.

Defensor del Pueblo de Navarra/Nafarroako Arartekoa.

Emilio Arrieta kalea 2, behea

31002 Pamplona-Iruña.

Telefonoa: 948-203571.

Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Administrazio Kudeaketaren teknikari jauna.

Defensor del Pueblo de Navarra/Nafarroako Arartekoa.

Emilio Arrieta kalea 2, behea

31002 Pamplona-Iruña.

Telefonoa: 948-203571.

Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com

DATU PERTSONALAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Carlos Sarasíbar Marco.

Defensor del Pueblo de Navarra/Nafarroako Arartekoa.

Emilio Arrieta kalea 2, behea

31002 Pamplona-Iruña.

Telefonoa: 948-203571.

Helbide elektronikoa: csarasibar@defensornavarra.com

NAFARROAKO ARARTEKOA ERAKUNDEAK EGITEN DUEN DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Nafarroako Arartekoko instituzioan, hurrengo datu pertsonalen tratamendua egiten da:

* Oro har:

  • Erakundean aurkezten diren idatzi eta dokumentuak jaso, artxibatu eta horien sarrera eta irteera kontrolatu.

* Kexak (herritarren proposamenak eta, hala badagokio, ofiziozko jarduketak barne):

  • Nafarroako Arartekoarentzat diren idatziak eta dokumentuak jaso, horien sarrera kontrolatu eta artxibatu.
  • Idatziak eta dokumentuak erakundeei, administrazioei eta pertsona interesdunei bidali eta horien irteera kontrolatu.
  • Erakunde, administrazio eta pertsona interesdunengandik jasotzen diren idatziak eta dokumentuak jaso, horien sarrera kontrolatu eta artxibatu.
  • Kexen laburpen bat egin, eta erakundearen gune digitalean argitaratu (datu pertsonalak kenduta).
  • Nafarroako Arartekoak ematen dituen ebazpenak erakundearen gune digitalean argitaratu (datu pertsonalak seudonimizatuta).

* Kontsultak, telefono-deiak, hitzordu-eskaerak eta bisitak:

  • Nafarroako Arartekoari kontsultak egiteko eta hitzordua eskatzeko erabiltzen diren idatziak jaso, horien sarrera kontrolatu eta artxibatu.
  • Telefono-deiak jaso.
  • Bisitak jaso.

* Erakundeko langileak:

  • Nafarroako Arartekoko plantilla organikoa kudeatu, nominak egin eta kontrolatu, hau da, hautaketak, altak, bajak eta aldaketak egin, eta erakundearen zerbitzura dauden langileei ordaindu behar zaizkien gainerako ordainketak kudeatu. Horiek guztiak egitean, hala dagokionean, administrazio publiko eskudunei, Ogasun Publikoari, Gizarte Segurantzari, mutua-sozietateei, banketxeei eta organo judizialei jakinarazten zaizkie nominei, zergei, eskubide pasiboei, altei eta bajei, kotizazio-oinarriei, istripuei eta gaixotasunei eta halakoei buruzko datuak, bat etorriz zergei, gizarte-segurantzari eta administrazioen zerbitzura dauden langileen eskubide pasiboei buruzko araudiarekin eta araudi prozesalarekin.

* Erakundearen administrazio- eta kontabilitate-jarduerak eta ekonomia- eta finantza-kudeaketa:

  • Erakundearen administrazio-, kontabilitate- eta ekonomia- eta finantza-jardueretatik eratorritako dokumentuak, kontabilitate-egoerak eta kontratazio-espedienteak izapidetu, kontrolatu eta horien jarraipena egin.Hori guztia egitean, hala dagokionean, horren berri ematen zaie administrazio publikoei, Ogasunari eta banketxeei (transferentziak eta ordainketa-aginduak egiteko), bai eta, hala badagokio, organo judizialei ere, araudi prozesalarekin bat etorriz.
  • Nafarroako Arartekoak erakundearen barneko jarduerei lotuta ematen dituen ebazpenak erakundearen gune digitalean argitaratu (datu pertsonalak seudonimizatuta).

* Erakundearen bideozaintza:

  • Erakundearen egoitzako sarreran dagoen bideozaintzako kamerak grabatutako irudiak ikusi.

DATU PERTSONAK TRATATZEAREN HELBURUA

Nafarroako Arartekoa erakundeak datu pertsonalak tratatzen ditu, eginkizun hauek betetzeko:

  • Nafarroako Parlamentuaren mendeko organo eta haren goi-mandatari gisa Konstituzioan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan ezarrita dauden herritarren eskubideen eta askatasunen babesa defendatzea eta hobetzea, lege horren 18. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean eta beste foru-lege batzuetan xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Herritarrak administrazioak egin litzakeen abusu edo zabarkeriengandik babestea.
  • Nafarroako administrazio publikoen jarduera eta Nafarroako erakundeen zerbitzu publikoak ikuskatzea, eta horien jarduketen berri ematea Nafarroako Parlamentuari.
  • Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, toki-erakundeek eta Nafarroako Foru Komunitateko edozein erakunde publikok herritarrei ematen dizkieten zerbitzu publikoak hobetzea.
  • Herritarren interes legitimoen eta Nafarroako administrazio publikoen interes orokorren arteko bitartekotza egitea eta horiek adostea.
  • Herritarrei informazioa eta laguntza ematea, administrazio publikoekiko dituzten eskubideak hobeto erabil ditzaten.
  • Nafarroako Parlamentuari, foru-parlamentariei eta Nafarroako gainerako erakunde publikoei informazioa eta laguntza ematea herritarren eskubideekin lotura duten eta haien eskumenekoak diren alderdiei buruz, haiek eskatuta edo ekimen propioz.
  • Bere funtzioak Espainiako Arartekoaren funtzioekin eta antzeko funtzioak dituzten beste goi-mandatari parlamentario batzuekin koordinatzea, legeria orokorraren esparruan.
  • Justizia Administrazioarekin elkarlanean aritzea, harekin lotutako kexetan.
  • Fiskaltzarekin elkarlanean aritzea, legeek ezartzen duten horretan.
  • Erakundea, bertako langileak, instalazioak, administrazio- eta ekonomia-jarduera eta gardentasuna barnetik kudeatzea, legeek ezartzen dituzten helburuak hobeto betetzeko.
  • Erakundearen segurtasuna bermatzea (langileak, instalazioa eta edukiak), bideozaintzako kameraren eta, hala badagokio, beste neurri batzuen bitartez.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN IRAUPENA. DATUAK KONTSERBATZEKO EPEAK ETA IRIZPIDEAK

Ez dago datu pertsonalak ezabatzeko eperik erakundeari artxibo publikoei eta dokumentu-ondareari buruzko araudia aplikatzeagatik.Araudi horretan ezartzen da dokumentu publikoak kontserbatu egiten direla.Kexak, horiek sortzen dituzten espedienteak eta administrazio-jardueraren espedienteak dokumentu publikotzat jotzen dira ondorio horietarako.Horrek guztiak ez du eraginik datu pertsonalak babestean eta intimitate pertsonala eta familiakoa izateko oinarrizko eskubidea bermatzean.

Espainiako Ondare Historikoari buruzko uztailaren 25eko 16/1985 Legeak babestu egiten du edozein organismo edo erakunde publikok bere eginkizunetan edozein garaitan sortutako, kontserbatutako edo bildutako dokumentuek osatzen duten dokumentu-ondarea (49.2 artikulua); hori dela eta, dokumentu horiek dituzten guztiak behartzen ditu dokumentuok kontserbatzera, babestera, horiek kontserbatzeko moduan erabilera eta leku egokietan mantentzera (52.1 artikulua). Dokumentu horiek deuseztatzeko, horretarako baimena eman behar du administrazio eskudunak, eta inola ere ezin dira desegin halako dokumentuak pertsona edo ente publikoen eskubide eta betebeharren froga-balioa daukaten bitartean (55. artikulua). Lege honetan ezartzen da edozein pertsonak kontsultatu ditzakeela dokumentuok, Legeak bestelakorik adierazi ezean, baita dokumentua sortu eta 25 eta 50 urtetik gorako epeetan ere (57. artikula). Hor ikusten da estatuko legegileak epe luzea ezartzen duela dokumentuak kontserbatzeko eta administrazioaren eskuetan egoteko.

Ondorio berberetara garamatzate Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 12ko 14/2005 Foru Legeak eta Artxiboei eta dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak.

Kultur ondareari buruzko azaroaren 12ko 14/2005 Foru Legeari dagokionez:

  • 71.1 artikuluan adierazten da Nafarroako dokumentu-ondarearen parte direla dokumentu publikoak, hau da, Nafarroako administrazio publikoen organoek beren eginkizunetan edozein garaitan sortu, kontserbatu edo bilduak.
  • Foru-lege horren 74. artikuluaren arabera, debekatuta dago dokumentu horiek deuseztatu edo desegitea, salbu eta organo eskudunak hala erabakitzen badu. Inola ere ezin dira desegin halako dokumentuak, pertsona edo ente publikoen eskubide eta betebeharren froga-balioa daukaten bitartean.
  • 75. artikuluak dokumentuen bizi-zikloa arautzen du, eta ezartzen du administrazioa arduratuko dela dokumentuak kontserbatzeko arauak betetzen direla bermatzeaz eta haien balio administratibo eta historikoaz, eskuragarritasunaz, kontserbazio epeez eta, hala egokitzen bada, deuseztatzeko epeaz, betiere, administrazio publikoen jardueraren lekukotasun gisa duten garrantziaren arabera, etengabeko kontserbazioa bermatua izan dadin.
  • 76. artikuluak ezartzen du dokumentu horien edukitzaileen betebeharra dela dokumentuok babestea eta kontserbatzea, eta haiek desegin edo urritu daitezen galaraztea, ongi kontserbatzeko egoera egokian edukiz.
  • Artxiboei eta dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeari dagokionez:
  • 4. artikuluaren arabera, titulartasun publikoko dokumentuak dira Nafarroako administrazio eta erakunde publikoek beren jarduera politiko eta administratiboan sortzen dituzten dokumentuak, bai eta jatorri pribatua izanik aipatu erakundeek beraiei dagozkien eginkizunetan jasotzen dituztenak ere.
  • 20. artikuluaren arabera, pertsona guztiek dute artxiboetako informazioa eskuratu eta Nafarroako dokumentu ondarea osatzen duten agiriak kontsultatzeko eskubidea, horien kopia lortzea barne dela, kasuan-kasuan aplikatzekoa den legediaren arabera, eta murrizketak ezarriko dira, bakar-bakarrik, pertsonen oinarrizko eskubideak babestea lehentasunezkoa denean eta, orobat, hori agintzen duen berariazko arauen bidez araututako kasuetan.
  • 30. artikuluak ezartzen du toki-erakundeek beren jardunean sortu edo jasotzen dituzten dokumentuak sortu, kudeatu, antolatu, kontserbatu eta zabaltzeko tratamendu egokia bermatzeko ezartzen diren arau eta prozedurak aplikatu behar dituztela eta, horretarako, beren artxibo propioa izan behar dutela, dokumentazioaren tratamendua, kontserbazioa eta eskuragarritasuna bermatzeko instalazio eta baldintza tekniko egokiekin (30.3 artikulua).

Ikus daitekeen moduan, dokumentu-ondareari buruzko legeriak erakundeak bere zereginetan sortutako dokumentuak bere fitxategien kontserbatzera behartzen du, eta pertsonek dokumentuok eskuratzeko eta kontsultatzeko eskubidea dutela aitortzen du, aplika daitezkeen legeen arabera.

Irudiei dagokienez, grabagailu batean artxibatzen dira eta automatikoki ezabatzen dira hogeita hamar egun naturaleko epean.

Telefono-erantzungailuko ahotsei dagokienez, ofizioz eta kopiarik gabe ezabatzen dira hogeita lau orduko epean, edo, hala badagokio, lehenengo egun baliodunean.

DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA. OINARRI JURIDIKOA

Datuak Babesteko Europako Araudiaren eta hura garatzeko gainerako araudien ondorioetarako, Nafarroako Arartekoa agintari publiko bat da, agintzen dizkioten funtzio publikoak gauzatzean jarduten duena:

a) Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 18. ter artikulua, urriaren 27ko 7/2010 Lege Organikoak emandako idatzian.

b) 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzkoa (maiatzaren 17ko 6/2018 Foru Legeak aldatua), eta

c) Erakunde horri buruzko alderdiak jasotzen dituzten beste lege batzuk eta 4. zenbakian aipatzen direnak.

Datuak babesteko tratamenduaren zilegitasunak Datuak Babesteko Europako Araudiaren 6.1 artikuluaren c) eta e) letretan ezarritakoari erantzuten dio, bereziki, interes publikoaren alde eginiko misio bat betetzeari eta ordenamendu juridikoak emandako botere publikoak gauzatzeari dagokionez.

Tratamenduaren oinarri juridikoa, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean [1.3, 11, 11 bis, 13, 16, 17, 19, 20, 21, 24, 26, 32 eta 35 artikuluak] etaNafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. ter artikuluaren garapenean dago, bai eta erakunde honen funtzioak indartzen eta zabaltzen joan diren ondorego beste lege batzuetan ere:

  • 15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa (14.3 artikulua).
  • 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa (lehenengo xedapen gehigarria).
  • 11/2012 Foru Legea, ekainaren 11koa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa (68.1 artikulua).
  • 8/2016 Foru Legea, ekainaren 9koa, Nafarroako Kontseiluari buruzkoa (14.2 artikulua).
  • 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa (6.1 artikulua).

Halaber, oinarri juridikoa dauka 3/1981 Lege Organikoan (apirilaren 6koa, Arartekoarena), 36/1985 Legean (azaroaren 6koa, Espainiako arartekoaren eta autonomia erkidegoetako antzeko erakundeen arteko harremanak arautzen dituena) eta estatuak onartutako legeria prozesalean ere.

Nafarroako Arartekoak ez du interesdunen baimenik behar ordenamendu juridikoak izendatutako bere zereginetan datu pertsonalak tratatzeko, eta, hala badagokio, datu horiek beste administrazio eta erakunde publiko batzuei jakinarazi diezazkieke, legea betez (Nafarroako administrazio publikoak, ikuskatzen direnean; Espainiako Arartekoa; gaia ezagutzeko eskumena duten eta arartekoaren baliokideak diren beste goi-mandatari autonomiko batzuk; Nafarroako Kontseilua; organo judizialak; Fiskaltza...).Nolanahi ere, herritar interesdunek eurek aurkezten dituzte kexak, uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 21.1 artikuluak ezartzen duen moduan, eta kexa horietako datu pertsonal gehien-gehienak badituzte jada Nafarroako Arartekoa zuzentzen zaien administrazio publikoek.

Interesdunek datuak emateko betebeharra eta hori ez egitearen ondorioak.

Kexa, kontsulta edo proposamen bat onartzeko, interesdunak bere datu pertsonalak helarazi behar ditu.Uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 21.1 artikuluak hau ezartzen du: “Kexa guztiak interesatuak sinatuta aurkeztuko dira, eta zio eta guztizko idatzi baten bidez, izen-deiturak, helbidea eta Nortasun Agiri Nazionala edo, dagokionean, identifikazio-agiria adieraziko ditu”.Hori egin ezean, ezin da legez izapidetu kexa, kontsulta edo proposamena. Uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 23.3 artikuluak hau ezartzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak izengabeko kexak baztertu eginen ditu”.

Halaber, Nafarroako Arartekoaren erakunde-misioa arautzen duten legeak betetzeko eta herritarren eskubideak bermatzeko (abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 18. ter artikulua), administrazio publikoen lege-betebeharra da kexekin loturiko datu pertsonalak jakinaraztea, eta horretarako ez da beharrezkoa interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematea.

DATUEN HARTZAILEAK

Datuak erakunde hauei jakinaraziko zaizkie:

* Nafarroako Arartekoaren erakunde-misioarekin lotuta:

  • Kasu jakin bakoitzean kexaren xede den gaiari buruz informatzeko, ezagutzeko edo ebazteko eskumena dutela irizten zaien Nafarroako administrazio publikoak eta agintari publikoak.
  • Espainiako Arartekoa.
  • Arartekoaren funtzio baliokideak dituzten autonomia-erkidegoetako goi-mandatariak, irizten denean eskumena dutela.
  • Eskumena duten organo judizialak, lege prozesalen eta judizialen arabera beren ezagutzapean dauden espedienteak edo jarduerak biltzen dituztenean.
  • Fiskaltza, hala badagokio.
  • Erakundearen datu pertsonalak eta bestelako informazioa eskuratzeko bidezko interesa ziurtatzen duten pertsonak; kasu horretan, kontuan hartuko da bai seudonimizazioa, bai eraginpeko pertsonaren baimena eskuratzeko beharra, baldin eta aplikatzekoa den legediak hala eskatzen badu edo egokiagotzat jotzen bada haren eskubideak hobeto babesteko.

* Erakundearen administrazio-izaerako barne-jarduerarekin lotuta:

  • Ogasun Publikoa, Gizarte Segurantza, mutua-sozietateak edo eskubide pasiboen zerbitzuak, banketxeak eta organo judizialak, bat etorriz zergen, gizarte-segurantzaren eta administrazio publikoetako langileen eskubide pasiboen araudiarekin eta araudi prozesalarekin.

* Bulegoen segurtasunarekin lotuta:

  • Segurtasun-indarrak, administrazioko arau-hausteren bat edo delituren bat ikertzeko grabatutako irudiak eskatzen dituztenean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Interesdunek Datuak Babesteko Europako Araudiak eta legeek aitortutako datuak eskuratzeko eskubideak dituzte, bai eta datuen jatorria ezagutzeko eskubidea ere datuak haiengandik eskuratu ez direnean (Datuak Babesteko Europako Araudiaren 15. artikulua).

Interesdunek datuak zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduaren aurka egiteko, datuak eramateko eta baimena kentzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte, betiere datuen tratamendua Nafarroako Arartekoaren eskumena denean ez bazaio kalte egiten erakunde publikoen dokumentu eta artxiboen kontserbazioari aplika dakiokeen legediari, eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legearekin eta horrekin lotutako gainerako araudiarekin bat badator.

Eskubide horiek gauzatzeko, interesdunek hona jo dezakete, eta eskatu:

Nafarroako Arartekoa, Arrieta kalea 12, behea, Iruña (posta-kodea: 31002); telefonoa: 948 203571; helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com

Interesdunek honako aukera hauek dituzte Nafarroako Arartekoak datuak babestearekin lotuta agintzen dituen egintzen aurka:

  1. Zuzenean eta erraz datuak babesteko arduradunarekin harremanetan jarri, erakundeko beste alderdiren batekin harremanetan jarri behar izan gabe, komunikazioak isilpean gordetzea bermatuz.
  2. Erreklamazio bat aurkeztu kontrol agintaritzaren aurrean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia).
  3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, egintza jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrez gain, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Arartekoaren aurrean, egintza jakinarazi eta hilabete bateko epean.

HIRUGARRENEN DATUAK

Interesdunak hirugarrenen datuak helaraziz gero, erantzukizuna hartzen du Datuak Babesteko Europako Araudiaren 14. artikuluan ezarritako guztiaz aurretik informatzeko, agindu horretan ezarritako baldintzetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nafarroako Arartekoaren webgunean ( www.defensornavarra.com), " datuen babesa” etiketan, kontsulta daiteke Nafarroako Arartekoaren Ebazpenen testu osoa, hain zuzen, erakundean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) aplikatzen dutenak.