nabigazioa salto egin

Nor da?

ERAKUNDEAREN TITULARRA

FRANCISCO JAVIER ENÉRIZ OLAECHEA

Iruñean jaio zen, 1959ko urriaren 9an.

Francisco Javier Enériz Olaechea Zuzenbidean lizentziatu da Nafarroako Unibertsitatean (1982) eta Zuzenbidean doktore Donostiako Zuzenbide Fakultatean(1989). Halaber, IESE institutuko Zuzendaritza Nagusiko programa du (1991).

Nafarroako Gobernuko funtzionarioa da 1986. urtetik, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide da bere maila 1994. urtetik. Ondoko karguak ere izan ditu, besteak beste:

  • Zuzenbideko lizentziatua, oposizio bidez, Eusko Jaurlaritzan. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzan lan egin zuen (1983-1985)
  • Administrazio Publikoko teknikaria (adar juridikoa), oposizio bidez, Nafarroako Gobernuan; horrela, funtzionario aritzen hasi zen Lehendakaritza Departamentuan, Langileria Zerbitzuan (1986-1998)
  • Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren zuzendaria (1988-1991)
  • Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuko idazkari teknikoa (1991-1995)
  • Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko zuzendari nagusia (1995-1997)
  • Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko idazkari teknikoa (1997-1999)
  • Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Departamentuko zuzendari nagusia (1999-2003)
  • Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendaria (2003-2007) eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) idazkari nagusia

Eta ondokoak ere izan ditu:

  • "Navarra para la Calidad" Fundazioko idazkaria
  • Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeko idazkaria.
  • Escuela de Práctica Jurídica Estanislao Aranzadi fundazio publikoko patroia

Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle elkartu ere aritu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Funtsezko eskubideen babesa ikasgaia irakatsi du, besteak beste, unibertsitate horretan.

Era berean, hainbat monografia eta kolaborazio idatzi ditu Francisco Javier Enériz Olaecheak zuzenbideari buruzko liburuetan: Lurraldearen antolamendua Nafarroako legedian, Zuzenbide Konstituzionaleko oinarrizko erakundeak, Lurzoru Araubideari eta Balorazioei buruzko Legearen gaineko iruzkinak, Europako Batasuneko zuzenbidea, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa, Ingurumen Prebentzio eta Esku-hartzerako Foru Legearen gaineko iruzkinak, Nafarroako Funtzio Publikoaren zuzenbidea, Toki Administraziori buruzko Foru Legearen gaineko iruzkinak,...

Bestetik, artikulu juridiko ugari idatzi ditu ondoko gaioi buruz: funtsezko eskubideak, Arartekoa, Nafarroako foru eraentza, lurraldearen antolamendua, hirigintza, etxebizitza, ingurumena, funtzio publikoa, toki administrazioa, Europako Batasuna, kontratuak,...

Francisco Javier Enériz Olaechea Nafarroako Arartekoaren titularra da 2007ko martxoaren 22tik.