nabigazioa salto egin

Erregelamendua

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtziona- mendu Erregelamendua.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2005eko azaroaren 21ean egindako bileran, hurrengo era- bakia hartu zuen, besteak beste:

Ikusita Nafarroako Foru Komunitateko ararte- koaren antolaketa eta funtzionamendu Erregela- menduaren proposamena, Arartekoak bidalia.

Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiak proposamen horri buruz emandako txostena kontuan hartuta eta Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko lehenengo xedapen gehigarriarekin bat -xedapen horrek esaten du Legebiltzarreko Mahaiari dagokiola aipatu Erregelamendua ones- tea-, hona ERABAKIA:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamendua onestea.
  2. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziale- an argitara dadin eta Nafarroako Aldizkari Ofiziale- an argitaratzearren Nafarroako Gobernura bidal dadin agintzea.

Iruñean, 2005eko azaroaren 23an

Lehendakaria: Rafael Gurrea Induráin

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamendua

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa Nafarroako Parlamentuaren goi manda- taria da, eta Konstituzioak eta Nafarroako foru era- entza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoak babesturiko eskubide eta libertateak defenditzeko eta hobeki babesteko hautatuko du Nafarroako Parlamentuak. Herritarrak administrazioaren balizko abusu eta akatsen aurrean babestea izango du eginkizun nagusi.

2. Esleitu zaion egitekoa betetzeko, arartekoa- ren legeak eman dizkion eginkizunak beteko ditu, eta, horretarako, behar diren giza eta gauza bitar- tekoak izanen ditu eskura, bere aurrekontuan horri begira baliatu ziren kontu-sailekin bat.

3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa ez zaio inongo aginduri lotuko. Ez du inongo agintari- ren jarraibiderik jasoko, eta eginkizunak autonomi- az beteko ditu eta bere irizpide propioei jarraikiz.

2. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak behar diren abantailak eta bermeak izanen ditu bere eginkizuna betetzeari begira, indarra duen legediak dioenarekin bat.

2. Nafarroako Parlamentuak ziur tagiri ofizial bat emanen du arartekoaren nortasuna eta kargua frogatzeko.

3. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa bere kudeaketaren erantzule izanen da soilik Nafarroako Parlamentuaren aurrean.

4. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoaren hautaketa eginen da arar tekoaren legean bertan eta, hala bada, Nafarroako Parla- mentuko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz. Aipatutako legeak ezartzen du zein arrazoi dela medio utziko duen kargua arartekoak.

2. Nafarroako For u Komunitateko arar teko izendatzeak, funtzionario publikoa bada, berekin ekarriko du zerbitzu berezien egoerara pasatzea karguan dagoen bitartean.

5. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren erakundea zuzendu eta administra- tzea bere titularrari dagokio.

2. (...) (*).

(*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

6. artikulua. 1 Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere maila instituzionalari dagokion tra- tamendua izanen du.

2. Ekitaldi ofizialetan parte hartzeari eta lehen- tasunei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitate- an aplikatzekoa den araudiak xedatutakoari jarrai- tuko zaio.

II. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARARTEKOA

7. artikulua. 1. Legeak ematen dizkion eskume- nez gain, hauek ere badagozkio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari:

  • Erakundearen ordezkari izatea.
  • Erakundera kexak edo kontsulta egitera jot- zen duten herritarrekin zuzeneko harremana iza- tea.
  • Autonomiako, nazioko eta nazioz gaindiko botere publikoekin, administrazio organoekin eta tankera bereko organoetako titularrekin zuzeneko harremanak izatea.
  • Legeak aurreikusten dituen urteko txostenak eta txosten bereziak Nafarroako Parlamentuan aurkeztea.
  • Arartekoaren ondokoa izendatu eta kargutik kentzea, betiere Nafarroako Parlamentuko Foru Araubideko Batzordeak onespena eman ondotik, arartekoaren legeak aurreikusi bezala.
  • Erakundeko langileei dagokienez:
    1. Langileen plantilla proposatzea, betiere Nafa- rroako Parlamentuak xede horretarako onesten dituen aurrekontuetako diru-kopuruei jarraikiz.
    2. Aholkulariak eta erakundearen gainerako behin behineko langileak izendatu eta kargutik kentzea, bai eta erakundeko funtzionarioak izen- datzea ere. Azken kasu horretan, Nafarroako Par- lamentuko Mahaiak eskuordeturik; hori dela eta, horren berri eman beharko dio Mahaiari.
    3. Idazkari nagusia izendatu eta kargutik ken- tzea.
    4. Langileen buru izatea eta diziplina ahalmena erabiltzea.
  • (...) (*).
  • Barne jarraibideak onestea, erakundearen zerbitzuak hobeki antolatzeko.
  • Erakundearen funtzionamendua gainbegira- tzea.
  • Aurkeztutako kexen eta ofiziozko jarduketenizapideak, egiaztapena eta ikerketa zuzentzea.
  • Kexak tramitera onartu edo ez onartzearen gainean erabakitzea, bai eta iker keten azken ebazpenen gainean ere.
  • Ofiziozko jarduketen gainean erabakitzea, bai eta egin beharreko txosten berezien gainean ere; betiere, bi kasuetan aukera izanen du haien bete- kizuna langile egokien esku uzteko, gaiaren, espe- zialitatearen edo beste inguruabar batzuen arabe- ra.
  • Erakundearen lanaren izaera, ikerketak eta txostenak jendarteratzea.
  • Urtero, bere Bulegoaren aurrekontuen aurre- proiektua Nafarroako Parlamentuari proposatzea eta urteko aurrekontuaren likidazioa aurkeztea.
  • Bere aurrekontua betetzeko jarraibideak fin- katzea, betiere aplikatzekoa zaion aurrekontuen gaineko legediaren arabera.
  • Kontratazio organoaren ahalmenak erabil- tzea.
  • Gastuak baimendu eta erabakitzea, bai eta ordainketak agintzea ere, espresuki beste organo batzuetan eskuordetu ez denean, betiere erregela- mendu honetan xedatutakoari jarraikiz.
  • Espresuki beste organo bati ematen ez zaiz- kion beste eskumen guztiak.

2. Bere lana egiteko, kabinete baten laguntza izaten ahalko du, zuzenean Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoaren mendean egonen dena, eta arar tekoak berak ere zehaztuko ditu kabinetearen eginkizunak.

(*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

8. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak urtero Nafarroako Parlamentuari aur- keztuko dio bere jarduketei nahiz kudeaketei buruzko ohiko txostena, legeak aurreikusitako moduan eta epeetan. Betiere, aurretik ohiko txos- ten hori Foru Araubideko Batzordearen eskuetan jarriko da.
Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak txos- ten horren laburpen bat ahoz azalduko du Parla- mentuaren Osoko Bilkuran, eta, jarraian, parla- mentu-taldeek parte hartzeko aukera izanen dute beren jarrera adierazteko.

2. Arartekoak aurkeztutako txosten monografiko edo bereziak Foru Araubideko Batzordean tramita- tuko dira.

3. Arar tekoak Nafarroako Parlamentuari epe jakin batean edo gai zehatz batean eginikoen berri eman nahi izanez gero Nafarroako Parlamentuari, eskatu eginen dio, eta horren ardura, Foru Araubi-
deko Batzordeak, Eledunen Batzarrak edo Mahai- ak hartuko du, Mahaiak nork erabakitzen duen.

III. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARARTEKOAREN ONDOKOA

9. a rtikulua . Hona hemen Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren ondokoari dagozkion eskumenak:

  • Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari laguntza ematea erakundearen lanetan.
  • Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren eginkizunak betetzea, hark eginkizunak betetzerik ez duenean edo aldi baterako kanpoan dagoenean. Halaber, arartekoak kargua uzten duenean behin-behinekoz haren ordez arituko da, Parlamentuak hautatutako ararteko berria karguaz jabetzen den arte.
    Azken kasu horretan, atxikiaren kargua hutsik baldin badago, arartekoak jardunean segituko du, titular berria karguaz jabetzen den arte (*).
  • Kexa edo espedienteak ebazteko Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak ematen dizkion ikerketa eginkizunen izapideak eta betetzea gain- begiratzea.
  • Ur teko txostena egiten laguntzea, bai eta Nafarroako Parlamentuari aurkezten zaizkion txos- ten bereziak ere.
  • Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak zer gairen ardura eman dion, horien gaineko era- bakiak proposatzea.
  • (...) (**)
  • Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak ematen dizkion eskumenak, betiere lege honekin eta erregelamendu honekin bat.

(*) Otsailaren 12ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez erantsitako atala (2007ko otsailaren 11an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 11 zenbakian eta otsailaren 28an Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialaren 26 zenbakian argitaratuta).

(**) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

10. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak izendatu eta kenduko du kargutik ondo- koa, betiere Nafarroako Parlamentuak onespena eman ondotik, legean xedatutakoarekin bat.

2. Ondokoa karguaz jabetuko da Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren aurrean eta Nafa- rroako Foru Komunitateko arartekoaren aurrean, eta, ekitaldi horretan, Nafarroako foru eraentza errespetatu, Espainiako Konstituzioari eta legeei men egin eta kargua zintzo beteko duela zin egin edo hitz emanen du.

3. Ondokoa zuzenean da bere kudeaketaren erantzule Nafarroako Foru Komunitateko ararteko- aren abantaila eta berme berak zaizkio aplikatze- koak bere eginkizunak betetzeari dagokionez.

4. Ondokoak kargua utziko du legean ezarrita- ko zioengatik eta, halaber, Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitateko ararteko berria izendatu eta hura karguaz jabetzearekin bat.

IV. KOORDINAKETA ETA BARNE ARAUBIDE BATZORDEA

11. artikulua. (...) (*)

(*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

12. artikulua. (...) (*)

(*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

13. artikulua. (...) (*)

(*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

V. FUNTZIONAMENDUA

14. artikulua. 1. Bere eskumenez baliatzean, bai eta kexak izapidetzean eta ikertzean, Nafarroa- ko Foru Komunitateko arartekoaren funtzionamen- dua legean eta erregelamendu honetan ezarrita- koari lotuko zaio.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoan kexa aurkezteak, eta, bidezkoa bada, hura onar- tzeak inola ere ez ditu bertan behera utziko legee- tan errekurtsoa aurkezteko aurreikusiak dauden epeak, hala administrazio bidean nola jurisdikzio- nalean. Orobat, ez du etenen kexak ukitur iko ebazpenaren edo egintzaren betearaztea.

15. artikulua. 1. Edozein bide erabiltzen ahalko da kexa Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari aurkezteko, baldin eta aukera ematen badu inte- resdunaren edo aurkeztu duen pertsonaren norta- suna frogatzeko. Betebehar bakarrak izanen dira erakundea arautzen duen legean ezarritakoak.

2. Orobat, hala norbaitek aurkeztutako kexetan nola ofiziozko espedienteetan, izapideak funtsean berdinak izanen dira, baina aintzat hartuko dira jarduketa bakoitzak dituen berezitasunak.

16. artikulua. 1. Kexen onarpena ala ez onar- pena, azterketa eta ebazpena Nafarroako Foru Komunitatearen arartekoa arautzen duen legeare- kin bat eta bere irizpideei jarraikiz eginen da.

2. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren jarduketek laburtasuna izanen dute oinarri eta ez dute prozedura arautua izanen, salbu eta arar tekoa arautzen duen legeak horri buruz xedatutakoa.

17 artikulua. 1. Administrazio publikoei zuzentzen zaizkien informazio eskariek argi eta labur adieraziko dute erantzuna zer alderdiri lotu behar zaion.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak administrazio publikoei eskatzen ahalko die ikerke- ta xede den aferei loturiko espedienteen eta agiri- en kopiak igortzeko.

18. artikulua. 1. legearen 17. artikuluaren ondo- rioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko ararte- koak, bai eta erakundeko langile kreditatuek ere, behar adina jarduketa egiten ahalko dituzte aginta- rien eta funtzionarioen aurrean, ikertzen ari diren gaiak ezagutu eta argitzeko.

2. Aipatu zereginak betetzean, administrazio publikoen espediente eta agiriak eskatzen ahalko dituzte, ikertzen ari direnari loturik badaude, eta, era berean, haien kopiak eta ziurtagiriak ere lor- tzen ahalko dituzte.

3. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak edo haren mendeko langileek egindako jarduketak eta ikerketak, betiere, isilpekoak izanen dira; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen arar tekoak, Nafarroako Parlamentura igortzen dituen txostene- tan, egoki jotzen dituen azalpenak sartzeko, betie- re legea betez.

19. artikulua. 1. Soilik Nafarroako Foru Komu- nitateko arartekoak ezagutuko ditu ofizialki sekre- tutzat edo isilpekotzat sailkaturik dauden agiriak

2. Aipatu agiriak behar bezala zainduko dira eta horr i bur uzko erantzukizun zuzena izanen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak.

3. Ezin izanen da inola ere agiri sekretuen edu- kien aipamenik egin Nafarroako Foru Komunitate- ko arar tekoaren txostenetan edo kexa aurkeztu edo haren esku-hartzea eskatu duen pertsonari emaniko erantzunean.

4. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak bidezkoa dena aginduko du barne agiriak "isilpeko" moduan sailkatzeari begira.

5. Nafarroako Parlamentuari igorritako txoste- netan, ofizialki sekretu edo isilpeko gisa sailkatuta- ko agirien aipamena egin ala ez, zuhurki juzkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak.

20. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoaren ebazpenek legean aurreikusitako forma izanen dute, kasuaren arabera. Zehazki:

  • Gomendioa ebazpen forma bat da eta haren bidez administrazioari edo agintari eskudunari halako jarduketa jakin bat egiteko komenigarritasu-na adierazten zaio, akats edo irregulartasun batiakabera emateko.
  • Legezko betebeharren gogorarazpena ebaz- pen forma bat da eta, haren bidez, administrazioa- ri gogorarazten zaio tankera orokorreko legezko arau edo administrazio xedapen jakin batera mol- datzeko duen betebeharra.
  • Iradokizuna administrazioari edo agintari eskudunari zuzendutako ebazpen forma bat da eta haren bidez adierazten da jarduketa mota jakin bat hasi edo hura zuzentzeko komenigarritasuna, betiere legeak erakundeari ematen dizkion eginki- zunen barnean.
  • Oharpena ebazpen forma bat da eta, haren bidez, administrazioari, agintariari edo funtziona- rioari jakinarazten zaio erakundearen ikerketa ahalmena eragozten duen portaera jakin bat alda- tzeko beharra, eta, halaber, aditzera ematen zaio zer neurri zuzentzaile har daitezkeen delako porta- era hari eusten dionaren aurka.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak, indarrean dagoen legediarekin bat, adiskidetze edo akordio formulak ere proposatzen ahalko diz- kio ukituriko departamentuari, organismoari edo erakundeari, kexen ebazpen positiboa eta azkarra errazteko.

3. Bereziki, Nafarroako For u Komunitateko arar tekoak bitar tekari lanak egiten ahalko ditu, horrela eskatzen zaionean eta ukituriko alderdiak esku-har tzearekin eta haren baldintzekin ados badaude.

4. Modu berean, Nafarroako arartekoak egoki ikusten dituen txostenak igor tzen ahalko dizkio ikuskaturiko administrazio publikoari bere funtzio- namenduari buruz.

21. artikulua. 1. Bere eskumenen betekizune- an, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere eginkizunak koordinatuko ditu Gorte Nagusietako arar tekoarekin eta beste autonomia er kidego batzuetako antzeko instituzioekin, erakundea arautzen duen legearen V. tituluak aurreikusitakoa-
ri jarraikiz.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak komenigarri ikusten dituen hitzarmenak eta akor- dioak sinatzen ahalko ditu estatuz gaindiko, estatu nahiz autonomia mailako antzeko instituzioekin, legeek, hala bada, aurreikusitakoari jarraikiz.

VI. LANGILEAK

22. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera, arartekoaren langileak hauek dira: alorreko arduradunak, aholkulari teknikoak eta konfian- tzazko langileak, bai eta arar tekoari atxikitako Nafarroako Parlamentuko plantillako langileak -- horiei, betiere, Nafarroako arartekoak esleituko die erakundean izanen duten destinoa--.

23. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu bere eginkizunak betetzeko behar dituen ahol- kulariak eta konfiantzako langileak. Nolanahi ere, kargua utziko dute erakundearen titular berriak karguan hartzen duen unean bertan. Horiek, Nafa- rroako Parlamentuko Langileen Estatutuan behin- behineko langileendako ezarrita dagoen araubide- ari lotuko zaizkio.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zerbitzuko langileen araubidea lotuko zaio Nafa- rroako Parlamentuko Langileen Estatutuari, baina Nafarroako Fo r u Komunitateko arar te koaren mende egonen dira organikoki eta funtzionalki.

24. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak onets dezan igortzen duen aurrekontu- en aurreproiektuan, bere zerbitzuko langile guztiak hartuko dituen plantilla proposamena eginen du, aholkulariak eta konfiantzako langileak barne dire- la, bai eta lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta betetze sistema ere.

Era berean, erakundearen Bulegoaren plantilla proposamena Parlamentuko Mahaiari igorriko dio, Nafarroako Parlamentuko langileen plantillarekin batera onets dezan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak bere plantillako langileei dagozkien lanpostuak aukeratu eta beteko ditu, Nafarroako Parlamentu- ko Mahaiak eskuordeturik eta hari jakinarazirik, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan xede horretarako ezarriak dauden prozeduren bitartez eta langileen plantillan aurreikusitakoare- kin bat.

25. artikulua. 1. Nafarroako arartekoak libreki izendatuko du bere Idazkari Nagusia.

2. Idazkari Nagusiak aholkulari lana ere egiten ahalko du eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak ematen dizkion eginkizunak beteko ditu (*).

3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aldi baterako ezintasun fisikoren bat badu edo aldi baterako kanpoan badago eta arartekoaren ondokoaren postua hutsik badago, idazkari nagusiari egokituko zaio erakundearen titularraren ordez jardutea administrazioaren, langileen eta ondarea kudeatzearen arloetako gaiak ebazteko. Idazkari nagusiak emandako ebazpen horiek, ondorio uztietarako, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak emandakotzat joko dira (**)

(*) Maiatzaren 31ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez derogatutako atala (2010ko ekainarean 4an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 63 zenbakian argitaratuta).

(**) Abenduaren 27ko Nafarroako Parlamentuaren akordioaren bitartez erantsitako atala (2010ko urtarrillaren 3an Nafarroako Parlamentuko Aldizkaria Ofizialaren 1zenbakian argitaratuta).

26. artikulua. 1. Aholkulariek eta konfiantzako langileek erabateko dedikazioko araubidea izanen dute zerbitzuak emateari dagokionez.
Plantillako langileek plantilla organikoan ageri den dedikazioa izanen dute, eta erakundeak ezar-tzen duen lanaldiaren erregulazioaren ondorioz-
koa.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren aholkulari izatea bateraezina da edozein ordezka- ritzarekin, edozein kargu politikorekin edota alderdi politiko, sindikatu, elkar te edo fundazio orotan zuzendaritza eginkizunak betetzearekin, eta haien zerbitzuan lan egitearekin, bai eta edozein lanbide, jarduera liberal, merkataritza-jarduera edo lan jar- dueratan aritzearekin ere. Soilik bateragarri izanen da, izatekotan, irakasle lanarekin, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak askatasunez eta espre- suki oniritzia eman ondoren, betiere bateraezinta- sunei buruzko legediak ezarritakoarekin bat.

3. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak erakundetik kanpoko profesionalekin txostenak eta azterlanak kontratatzen ahalko ditu oro harreko prezioaren bidez, baina horrek ez du berekin eka- rriko lan, funtzionario edo behin-behineko harre- manik erakundearekin, ezta Nafarroako Parlamen- tuarekin ere.

4. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak lankidetza edo praktika akordioak edo hitzarme- nak egiten ahalko ditu egoki ikusten duen erakun- de publiko eta pribatu guztiekin. Era berean, bekak ematen ahalko ditu interesekoak jotzen dituen jar- duerak egiteko, hori guztia bere aurrekontuen mugen barnean eta aurreko idatz-zatian ezarrita- koarekin bat.

27. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zerbitzuko langile orok isilpean gorde beharko ditu erakundean izapidetutako gaiak. Betebehar hori ez betetzeari zehapena egokituko zaio, erregelamendu honetan xedatutakoarekin bat.

28. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren plantillako langileei zehapenak eza- rriko zaizkie, diziplinazko hutsegiteengatik, betiere Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren VIII. kapituluak xedatutakoarekin bat, eta hartan ezarritako prozedurari jarraikiz.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari egokituko zaio hutsegite arinak zehatzea, bai eta espedientea irekitzea, instrukzio-egilea izendatzea eta hutsegite larriak eta oso larriak zehatzea ere, salbu eta ondoko idatz-zatian aurreikusitako kasu- etan.

3. Diziplina zehapena zerbitzutik kentzea bada, Parlamentuko Langileen Estatutuak eskuduntzat jotzen duen Parlamentuko organoak soilik ezar- tzen ahalko du. Dena dela, halakoetan, Nafarroako For u Komunitateko arar tekoar i egokituko zaio espedientea ireki, ordenatu eta bultzatzea, bai eta zehapena proposatzea ere.

4. Diziplina araubidearen arloan esleitu zaizki- on eskumenez baliatuta Nafarroako Foru Komuni- tateko arartekoak ematen dituen zehapen ebazpe- nek administrazio bidea itxiko dute. Ebazpen horien kontrako administrazioarekiko auzi-errekur- tsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horri buruzko araudiari jarraituz.

VII. ARAUBIDE EKONOMIKOA

29. artikulua. 1. Erakundeko zerbitzuek aurre- kontuen aurreproiektuaren aurrerapena eginen dute eta Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa- ren eskuetan jarriko dute, onets dezan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak aurrekontuen aurreproiektua onetsi eta Parlamen- tuko lehendakariaren bidez Eledunen Batzarrari helaraziko dio, aurrekontuen proiektua onets dezan.

3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak, Eledunen Batzarrak aurrekontuen aurreproiektuari buruz erabakirik hartu aurretik, agerraldia egitea eska dezake Eledunen Batzarrean, aurreproiektua egiteko erabili diren irizpideak azaltzeko.

4. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren zuzkidura ekonomikoa Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuko kontu-sail bat izanen da. Dena dela, Nafarroako aurrekontu orokorretan sartzeari begi- ra, zuzkidura sailkatuko da kapitulu ekonomikoen arabera: transferentzia arruntak eta kapital-transfe- rentziak.

30. artikulua . 1. Kontabilitaterako, kontu-har- tzailetzarako, gastuak baimentzeko, kontrataziora- ko eta ondasun eta eskubideak eskuratzeko, Nafa- rroako Parlamentuak duen araubide bera izanen du Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak.

2. Bere aurrekontua betetzeak dakartzan gas- tuak baimendu eta ordainketak agintzeko eskume- nak ditu Nafarroako Foru Komunitateko ararteko- ak.

3. Orobat, arartekoak eginen ditu aurrekontu kontzeptuen ar teko kreditu-transferentziak, eta, horretarako, Nafarroako Parlamentuan indarra duten arauak aplikatuko dira.

31. artikulua. 1. Legeko 45. artikuluarekin bat, aurrekontuan kontu-sail bat sartuko da partikula- rren gastuak ordaintzeko; hain zuzen ere, errekla- mazioa aurkeztu gabe edo kexaren egileak izan gabe Nafarroako Foru Komunitateko arar tekoak deitu dituenen gastuak ordaintzeko.

2. Xede horretarako, joan-etorr iko gastuak
ordainduko dira, behar bezala frogatu ondoren, bai eta lan orduak galtzetik eratorritako gastuak ere, beharrezkoa denean.

32. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitate- ko arar tekoak, dagozkion xehetasunak ur teko txostenean sartzeari utzi gabe, urtero aurrekontu- aren likidazioa helaraziko dio Eledunen Batzarrari Pa r lamentuko lehendakar iaren bidez, onets dezan.

2. Halaber, aurrekontuaren likidazioaren berri
edo hura zertan den jakinaraziko du, hala eska- tzen dionean Nafarroako Parlamentuko organo eskudunak.

AZKEN XEDAPENA

Erregelamendu hau Nafarroako Parlamentua- ren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta indarra hartuko du azken horretan argitaratu eta biharamunean.