nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Legetasuna

Legetasuna

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN ZERBITZUEI BURUZKO URRIAREN 12KO 34/2002 LEGEA (LSSICE) BETETZEKO INFORMAZIO OROKORRA

WEBGUNEAREN TITULARTASUNA

Domeinua: http://www.defensornavarra.com

Titularra: Nafarroako Arartekoa

Helbide soziala: Emilio Arrieta kalea, 12. 31002 Iruña.

Tel.: 900 702 900 / 34 948 20 35 71

Fax: 34 948 20 35 49

Helbide elektronikoa: info@defensornavarra.com

IFK: S3100014D

ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. ERABILTZEKO MUGAK

Webgune horretarako sarrera doakoa da eta hura ikusteko ez da aurretik izen-ematerik egin behar edo erregistratu behar.

Erabiltzaileek web-atariko informazioa erabili ahalko dute, kasuan kasu aplikatzekoak diren legeak beteta, betiere Nafarroako Arartekoaren edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.

Erabiltzaileak ez ditu Nafarroako Arartekoak bere esku dituen zerbitzuen bitartez inolako ekintzarik eginen edukiak kaltetu edo aldaraziko dituenik, eta ez du oztopatuko webgunearen funtzionamendu egokia; ez du inolako arazo teknikorik sortuko; ez du birus informatikorik eraman dezakeen elementurik transferituko, edo ez du webgunea guztiz edo zati batean kaltetuko, interferituko edo intertzeptatuko duen ezer eginen; ez du, ezta ere, beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku hartuko, ez eta hura aldaraziko ere.

Nafarroako Arartekoa ez da inoiz izanen web atariaren edo haren edukien erabilera desegokiaren erantzulea, ez eta erabilera horrek sor ditzakeen ondorioen erantzulea ere.

2. ERANTZUKIZUNAREN MUGA

Nafarroako Arartekoak ez du bermatzen bere orrialdeak beti operatibo egonen direnik, ez eta edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direnik ere. Nafarroako Arartekoak berarentzat gordetzen du edozein unetan eta aurretik abisatu gabe, webgunearen edukiak aldatzeko eskubidea eta hartan sartzeko baldintza orokorrak.

Mantentzeko, konpontzeko, gaurkotzeko edo zerbitzuak hobetzeko eragiketak eginez gero, Nafarroako Arartekoak eskubidea izanen du aldi baterako eteteko, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, webgune honetarako sarbidea, eta berarentzat gordetzen du zerbitzuak emateko edo deuseztatzeko eskubidea. Hori guztia gorabehera, ahaleginak eginen ditu hori erabiltzaileei jakinarazteko, inguruabarrek horretarako bidea ematen badute.

Hartara, ez du inolako erantzukizunik izanen webgunearen eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna edo jarraitutasuna falta izatearen ondoriozko edo erabiltzaileek webgune honi eman ahal izan dioten erabilgarritasunaren ondoriozko kalte eta galeretan.

3. BESTE BALDINTZA BATZUK

Erabilerari buruzko baldintza orokor hauek eta erabiltzaileren eta Nafarroako Arartekoaren artean ezartzen diren harreman guztiak Espainiako legeen menpean egonen dira.

Webgunea erabiltzeak berarekin dakar aurreko Erabilpenari buruzko Baldintza Orokorrak onartzea.