- Hasiera
- Herritarren proposamenak zerbitzu publikoak hobetzeko
- Proposamen nabarmenak
- 2011
- Sentsibilitate kimikoaren edo neke kronikoaren,...
Sentsibilitate kimikoaren edo neke kronikoaren, fibromialgiaren, sindromeak ukitutakoen eta ingurumen osasuna aldezteko Estatuko elkarteak proposamen bat aurkeztu du sindrome horien diziplina arteko tratamendurako neurriekin.
2010 uztaila 19
Sentsibilitate kimikoaren edo neke kronikoaren, fibromialgiaren, sindromeak ukitutakoen eta ingurumen osasuna aldezteko Estatuko elkarteak eskatuta, Arartekoak proposamen bat helarazi dio Osasun Departamentuari, sindrome horientzako diziplina arteko konponbideekin.
Jarduketa hori Nafarroako Arartekoak 2008an Osasun Departamentuari iradoki zizkion beste batzuen osagarria da.
Fibromialgia eta neke kronikoaren diagnosirako eta tratamendurako gida protokolo edo gida praktikoak egitea, osasun zentro eta zerbitzu guztietarako irizpide uniformeak izanen dituztenak, bai oinarrizko osasun laguntzan, bai laguntza espezializatuan.
Prestakuntza jarraituko programak garatzea, fibromialgiaren eta neke kronikoaren arretan inplikaturiko osasunaren arloko profesional guztientzat, gaixoei beren beharretarako erantzun egokia bermatze aldera.
Gutxienez ere ospitale-zentro batean erreferentziako-unitate bat ezartzea, eta hartan diziplina anitzeko ekipo batek jardutea, beren gaixotasunean izan duten bilakaerarengatik, terapiari erantzuten ez diotelako edo prozesu konplexua dutelako, erantzun berezi eta espezializatua behar duten gaixoentzat.
- Min kronikoak ukitutako pertsonen elkarteekiko –fibromialgiaren eta neke kronikoaren elkartearekin, besteak beste– komunikazioa, lankidetza eta parte-hartzea sustatzea.
Iradokizun horiei eta sentsibilitate kimikoaren eta neke kronikoaren, fibromialgiaren, sindromeak ukitutakoen eta ingurumen osasuna aldezteko Estatuko elkarteak eginiko proposamenari erantzuteko, Osasun Departamentuak informatu du departamentu horretan lantalde bat eratu dela fibromialgia duten gaixoak eta haiei oinarrizko osasun laguntzan ematen zaien arreta aztertu eta lantzeko eta sindrome horiei buruzko protokoloak eta informazio-orriak zabaltzeko.