- Hasiera
- Herritarren proposamenak zerbitzu publikoak hobetzeko
- Proposamen nabarmenak
- 2011
- Nafarroako Arartekoak Lurraldearen Antolamendu...
Nafarroako Arartekoak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari iradoki dio etxebizitzen desegokitasunari buruzko arau berriak –familia unitateko kideen arabera etxebizitzak eduki beharreko azalerari buruzkoak– aplikatzerakoan, ez ditzala kaltetu arau berria indarrean sartu aurretik familia unitatean kide berriak jaiotzearen zain zeuden familiak.
2011 maiatza 31
Proposamenaren egileak azaltzen du apirilean laugarren aldiz aita izan dela, eta azken horrekin sei direla familiako unitateko kideak, eta bere familiarekin bizi deneko etxebizitza 88 metro koadrokoa dela; horrenbestez, bere iritziz, daukan etxebizitza desegokia da bere familiaren egungo premietarako.
Gehitzen du martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuak, etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duenak, 12. artikuluan etxebizitza bat desegokia izateko baldintzak ezartzen dituela, eta xedatzen duela azalera erabilgarriko 80 m² baino gutxiago dituen prezio libreko etxebizitza bat 5 edo 6 pertsonentzat dela; aurreko arauetan, berriz, 80 metro koadro ezartzen diren bost pertsonentzat. Horrenbestez, familia unitatearen araberako etxebizitzaren tamaina pixkanaka igotzen joan da.
Erakunde honek eginiko azterketan egiaztatu du Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuak jasotzen dituen arauak eta Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen martxoaren 28ko 25/2011 Foru Dekretuan aurreikusitako araupetzea alderatuz gero –familia unitateko kideen arabera etxebizitzak eduki beharreko metro koadroek etxebizitzaren desegokitasuna ekartzeari dagokionez–, atzeman daitekeela araupetze berriak soilik eragina duela sei edo kide gehiagoko familia unitateengan, hau da, laugarren seme-alaba duten familiengan, batik bat.
Aurrekoaren ondorioz eta araupetze berriak etxebizitzaren premietan eragin negatiboa izan dezakeelakoan –gaur egun beste seme-alaba bat ekartzearen zain dauden familiek edo, are gehiago, erditze anizkoitzen kasuan bi seme-alaba dituzten familiek gaur egun duten etxebizitza desegokia izateagatik–, Nafarroako Arartekoak Etxebizitza Departamentuari iradoki dio alderdi hori aztertu eta aldaraz dezala, halako moduan non arau berrian etxebizitza publiko babestuaren eskatzaile diren familiak direla-eta jasotzen den araupetzeak –etxebizitza hori desegokia izateagatik familia-unitateko kideen kopuruaren arabera– ez duen kaltetuko arau berria indarrean sartu aurretik familia unitatean kide berriak jaiotzearen zain dauden familiak.