nabigazioa salto egin

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari iradoki zaio ez ditzala aldi baterako kontratazioetarako zerrendetatik kanpo utzi ikasketak egiten ari direla justifikatzen duten izangaiak.

2010 abendua 20

Nafarroako Arartekoaren iradokizuna heldu da Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak kontratazio baterako dei egiteko unean ikasketak egiten ari zen herritar baten proposamenetik.

Nafarroako Arartekoak azaltzen du Foru Komunitateko Administrazioak eskaintzen dituen kontratuei uko egiteko aukera, ikasketak egiten ari izateagatik edo beste arrazoi batzuengatik, aurreikusita dagoela jada irakasle lanpostuen kasuan, hain zuzen ere Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduan; izan ere, foru agindu horren bidez onesten da zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak. Bada, Arartekoak dio aukera hori irakasle lanpostuetarako ez diren aldi baterako kontratuetara ere zabal daitekeela.