- Hasiera
- Herritarren proposamenak zerbitzu publikoak hobetzeko
- Proposamen nabarmenak
- 2011
- Krisiak nekazaritza sektorean izan duen eragina...
Krisiak nekazaritza sektorean izan duen eraginari buruz UAGN - Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunak eginiko proposamenak helarazi dizkio Nafarroako Arartekoak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
2010 iraila 30
UAGN - Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunak “Krisiak nekazaritza sektorean izan duen eraginari buruzko txostena” aurkeztu dio Nafarroako Arartekoari. Hartan, nekazaritzaren sektorearen egoera aztertu ondoren, zenbait eskakizun egiten dira sektorea berrabiatzeko.
Honakoa azaltzen dute, zehazki:
Europako nekazaritzak nekazaritzaren honako eredua berretsi beharra dauka: nekazaritza produktiboa, oso teknifikatua, ingurumena errespetatuko duena eta nekazariak eta abeltzainak landa inguruneko ehundura ekonomiko eta sozialean txertatuko duena. Nekazaritza iraunkor bat, zeinak sektoreko profesionalentzako errenta duinak eta kontsumitzaileen hornidura ziurtatuko dituen.
Nafarroako nekazaritzak nekazaritzako elikagaien industria gero eta modernoago eta lehiakorraren oinarria izan behar du. I+G+B erabili beharko da merkatu zorrotza hornitzeko, eta balio erantsia duten produktuak esportatzeko bokazioa eduki beharko du.
Nekazaritza jarduerari lurralde osoan eusteko, funtsezkoa da baliabideen aprobetxamendu iraunkorra egitea, enplegua sortzea, elikagaien erronkari laguntzea, ingurumena zaintzea, habitatak gordetzea, biodibertsitateari eustea eta landa ingurune bizi eta erakargarria izatea.
Ekonomia iraunkorra edukitzeko, hasteko, hurrengoari egin behar zaio aurre: Europar Batasuneko nekazaritzako batez besteko errenta guztizko batez bestekoaren % 50 da, eta halako itomen-gune bat gertatzen da jatorrizko prezioen eta intsumoen prezioen artean. Egoera horrek neurri zehatzak eta berehalakoak eskatzen ditu nekazaritza-jarduerari babesa emateko.
Nekazaritza-jardueraren lehiakortasuna areagotzeko elikagaien katearen prezioen osaerak hobeki funtzionarazi beharra dago; izan ere, prezio horietan nekazariek eta abeltzainek protagonismo askoz handiagoa eduki behar dute, zeren eta ezin baita jasan nekazaritzako eta abeltzaintzako prezioak betei goitik behera ezar daitezela.
Nekazaritzako elikagaien sistemak eta kooperatibek enplegua sustatu eta ekonomiaren hazkundea erraztu behar dute, jarduerari eutsiz eta landa inguruneko artikulazio ekonomiko eta soziala lagunduz.
Nafarroak ikuspegi estrategiko bat eduki beharko du lurraldea antolatzeko, bere ekonomian mundu gero eta lehiakorrago eta globalizatuago batean hobeki kokatzeko, eta atal horretan hil ala bizikoa da landa arloa garatzea, are gehiago Nafarroako arlo horretan eskumen esklusiboak dituela jakinda.
Nekazaritzako industriaren gure sektoreak bertako ekoizleekin hornitu beharko luke, egonkortasuna eta hornidura ziurtatuko baitute.
Nekazaritzaren errentak behera egiten jarraitzen baldin badu, ekoizpenaren oinarria eta lurralde-garapenaren oreka galtzeko arriskua edukiko dugu.
- Babes handiagoa eskatzen diegu Nafarroako nekazariei eta abeltzainei, zuzeneko nahiz zeharkako zerbitzuen bitartez.
Proposamenak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari helarazi zaizkie, eta eskatu zaio jakinaraz dezan ea aukera dagoen Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunak azaldutako eskakizunak garatzen dituen ekintzetan txertatzeko, orain arte halakorik egin ez badu ere.