- Hasiera
- Herritarren proposamenak zerbitzu publikoak hobetzeko
- Proposamen nabarmenak
- 2011
- Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako D...
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak konpromisoa hartzen du erditze multiplearengatiko laguntzei buruzko azterketa bat egiteko, seme-alaba bikiengatiko laguntzaren eta seme-alaba hirukiengatiko laguntzaren artean dagoen tartea gutxitze aldera.
2011 martxoa 04
2011ko urtarrilean, Nafarroako Arartekoak herritar baten proposamena jaso zuen, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak erditze multipleengatik ematen dituen laguntzen zenbatekoari buruzkoa.
Proposamena egiten zuen herritarrak azaltzen zuen erditze multiplearengatiko laguntzak proportzionaltasuneko irizpideen arabera ezarri beharko liratekeela, halako moduz non ez den hainbesteko alderik izenen seme-alaba bikiengatiko laguntzaren (hilean 91,03 euro, seme-alaben lehenengo urtean) eta seme-alaba hirukiengatiko laguntzaren (hilean 227,60 euro, seme-alaben lehenengo hiru urteetan) artean.
Behin proposamena Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari helarazita, horrek jakinarazi du aztertuko duela seme-alaba bikiengatik ematen den diru-kopurua handitzea hirukien kasuan seme-alaba bakoitzeko jasotzen den hileko 75,86 euroko kopurura iritsi arte. Konponbide horrek berarekin ekarriko luke bikiengatiko laguntza hilean 151,72 eurokoa izatea. Halaber, jakinarazi du aztertuko duela laguntza horiek arautzen dituen foru dekretua aldatzea.