nabigazioa salto egin

ANAYAS Nafarroako Alergikoen eta Asmatikoen Elkarteko ordezkariak Nafarroako Arartekoarekin elkartu dira, erreakzio alergikoak dituzten haurren tratamenduak hobetzeko premiaren berri emateko.

2011 maiatza 13

Nafarroako Arartekoa, joan den martxoan, ANAYAS Nafarroako Alergikoen eta Asmatikoen Elkarteko ordezkariekin bildu zen. Ordezkari horiek jakitera eman zizkioten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan gaixo horiek artatzeko gaur egun aplikatzen ari diren neurriak; esate baterako, Alergologia Zerbitzuak, Etika Komitearen adostasunarekin, garaturiko protokolo bat onestea eta abian jartzea, eta Ospitalean esparru propio bat edukitzea erreakzio alergikoak dauzkaten haurrei tratamendua emateko.

Bilera hori egin ondoren, Arartekoak informazioa eskatu zion Osasun Departamentuari, eta horrek, emandako erantzunean, Nafarroako Arartekoari jakitera eman dio gaur egun Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaritzak eta Pediatria eta Alergologia zerbitzuak aztertzen ari direla zein den alergologia zerbitzua hobekien antolatzeko modua, hain zuen ere erreakzio alergikoak dauzkaten haurrak artatzeari begira.