- Hasiera
- Herritarren proposamenak zerbitzu publikoak hobetzeko
- Proposamen nabarmenak
Proposamen nabarmenak
-
Proposamena. Nafarroako Arartekoak Hezkuntza Departamentuari iradoki dio behar diren tresna zuzentzaileak ezar ditzala irakaskuntza ertainetako eta unibertsitarioetako beken deialdi orokorra ebazteko, eskatzailearen egiazko gaitasun ekonomikoaren arabera.
28 Uztaila 2011
-
Proposamena. Nafarroako Arartekoak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari iradoki dio etxebizitzen desegokitasunari buruzko arau berriak –familia unitateko kideen arabera etxebizitzak eduki beharreko azalerari buruzkoak– aplikatzerakoan, ez ditzala kaltetu arau berria indarrean sartu aurretik familia unitatean kide berriak jaiotzearen zain zeuden familiak.
31 Maiatza 2011
-
Proposamena. ANAYAS Nafarroako Alergikoen eta Asmatikoen Elkarteko ordezkariak Nafarroako Arartekoarekin elkartu dira, erreakzio alergikoak dituzten haurren tratamenduak hobetzeko premiaren berri emateko.
13 Maiatza 2011
-
Proposamena. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak konpromisoa hartzen du erditze multiplearengatiko laguntzei buruzko azterketa bat egiteko, seme-alaba bikiengatiko laguntzaren eta seme-alaba hirukiengatiko laguntzaren artean dagoen tartea gutxitze aldera.
04 Martxoa 2011
-
Proposamena. Nafarroako Gobernuak aurreikusi du Iruñeko saihesbideen eta ingurabideen argiztapen mailak gutxitzea.
11 Urtarrila 2011
-
Proposamena. Proposamen bat helarazi zaio Iruñerriko Mankomunitateari, Ubarmin Klinikarako hiriarteko garraio-zerbitzua hobe dezan.
17 Abendua 2010
-
Proposamena. Iradoki da ikasleen etxeko lanen zamari eta hura eta familia uztartzeari buruzko eztabaida bat egin dadin.
25 Azaroa 2010
-
Proposamena. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari iradoki zaio ez ditzala aldi baterako kontratazioetarako zerrendetatik kanpo utzi ikasketak egiten ari direla justifikatzen duten izangaiak.
20 Abendua 2010
-
Proposamena. Krisiak nekazaritza sektorean izan duen eraginari buruz UAGN - Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasunak eginiko proposamenak helarazi dizkio Nafarroako Arartekoak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
30 Iraila 2010
-
Proposamena. Sentsibilitate kimikoaren edo neke kronikoaren, fibromialgiaren, sindromeak ukitutakoen eta ingurumen osasuna aldezteko Estatuko elkarteak proposamen bat aurkeztu du sindrome horien diziplina arteko tratamendurako neurriekin.
19 Uztaila 2010