nabigazioa salto egin

Euskara

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

18/89 espedientea

Suhiltzaile Gidari Laguntzaile eta Suhiltzaile Peoi Laguntzaile postuetarako aldi baterako kontratazioetarako zerrendak eratzeko deialdietan, euskaraz jakitearen balorazio faltaren harira.

  • Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari iradokitzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko aldi baterako kontratazioetarako deialdietan, hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa bidez egiten denean, eta funtzioak eremu mistoan edo euskaldunean gauzatu daitezkeenean, euskara merezimendu moduan baloratzea.

18/125 espedientea

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko onesten duen deialdiaren harira, eremu ez euskaldunetan dauden postuetan ez da euskara baloratzen, aldiz, atzerriko hizkuntzak, hala nola, ingelesa, frantsesa eta alemaniera, baloratzen dira.

  • Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamenduari gomendatzea, izaera orokorreko hizkuntzak baloratzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko lanpostuen deialdietako merezimenduen lehiaketetan, euskararen ezagutza ez baloratzea edo puntuatzea atzerriko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa edo alemaniera) ezagutza baino gutxiago, eta irizpide hori eremu ez-euskalduneko lanpostuen sarbidean ere aplikatzea, dagokion puntuazioarekin .

18/178 espedientea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanposturako lekualdatze lehiaketa deialdiaren harira, eremu ez euskaldunetako lanpostuetarako ez da euskara baloratzen, aldiz, atzerriko hizkuntzak, hala nola, ingelesa, frantsesa eta alemaniera, baloratzen dira.

  • Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamenduari gomendatzea, izaera orokorreko hizkuntzak baloratzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko lanpostuen deialdietako merezimenduen lehiaketetan, euskararen ezagutza ez baloratzea edo puntuatzea atzerriko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa edo alemaniera) ezagutza baino gutxiago, eta irizpide hori eremu ez-euskalduneko lanpostuen sarbidean ere aplikatzea, dagokion puntuazioarekin.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUARI

Q18/26 espedientea

Eskubide Sozialen Departamentuan, ukatu egin ziotelako lanaldi barruan Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak antolatutako ikastaro trinko batean parte hartzeari buruz, eta horrek diskriminazio-egoera batean jartzen zuelako administrazioko beste langile batzuen aldean, bai eta baimen-egun solteak izateko oztopoak dituelako ere.

  • Eskubide Sozialen Departamentuari gomendatzea kexaren egileari eskatutako euskara-ikastaro trinkoan parte hartzeko baimena eman diezaiola, kasu honetan ez baitago hori oztopatzeko nahikoa arrazoirik.
  • Eskubide Sozialen Departamentuari gogoraraztea interesdunaren eskaerei idatziz erantzuteko legezko betebeharra duela, administrazioaren erabakia interesdunak eskatutakoarekin bat ez datorrenean.
  • Eskubide Sozialen Departamentuari gomendatzea interesdunak lanaldi-murrizketa egunetan metatuta baliatzeko egindako eskaerak onets ditzala, baldin eta zerbitzuaren funtzionamendu egokiarekin lotutako behar beste arrazoi gertatzen eta justifikatzen ez bada, nahiz eta kasu honetan horrelakorik ez hauteman.

OSASUN DEPARTAMENTUARI

Q18/245 espedientea

Erronkaribarreko Batzorde Nagusiak egindako eskariaren harira, zeinetan pediatra elebiduna eskatzen duen Izabako Osasun Oinarrizko Eskualdearako, lehen zegoen pediatra erretiratu eta gero eta erabiltzaile guztion hizkuntza eskubideak bermatzeko xedearekin.

  • Osasun Sailari iradoki zaio balora eta aintzat har dezala Erronkaribarreko Batzar Nagusiak egindako eskaera, eremu hartako pediatra-lanpostua euskaraz dakien norbaitek betetzeari buruzkoa.

18/389 espedientea

Iruñean dagoen Nafarroako Ospitaleko haurren solairuan, euskaraz hitz egiten duen langileriaren faltaren harira.

  • Osasun Departamentuari oroitarazten diot herritarrei euskaraz arreta emateko neurriak bultzatzeko legezko betebeharra duela, Nafarroako Ospitale Gunearekin harremanetan jartzeko herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dadin, kontuan hartuta eremu mistoan kokatua dagoen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzu zentral bat dela.

Q18/424 espedientea

Osasun Departamentuan, Nafarroako Ospitale Guneko langileek euskara-ikastaroak egitea baimentzeko prozeduraren harira-.

  • Osasun Departamentuari gomendatzea, Ospitale Guneko langileek euskara-ikastaroetan izena emateko prozedurari dagokionez, berma dezala langile horiek aurrez dakitela zer irizpide erabiltzen diren ikastaro horiek baimentzeko eta ukatzeko.
  • Osasun Departamentuari gogoraraztea legezko betebeharra dela aipatutako euskara-ikastaroetan parte hartzeko aurkezten diren eskaerak modu arrazoituan ebaztea, erabakiak interesdunei jakinaraziz eta zer errekurtso jar ditzaketen adieraziz, batik bat erabaki horiek eskaerak ukatzen badituzte.

HEZKUNTZA Departamentuari eta Nafarroako Unibertsitateari

Q18/114 espedientea

Nafarroako Unibertsitate pubklioan erizaintza euskaraz ikasteko dagoen eskaintza ezaren harira.

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari iradokitzea neurriak hartzeko unibertsitate horretan erizaintzako gradua euskaraz ezarri ahal izateko, ikasketak aipatutako hizkuntzan egin nahi dituzten ikasleek hala egin ahal izan dezaten.

ALTSASUKO UDALETXEARI

18/101 espedientea

Altsasuko udalak onetsitako bi lan deialdietan euskara jakiteari oso balorazio maila txikiaren harira.

  • Altsasuko Udalari gomendatzea euskararen ezagutza nahitaezkoa ez den eta merezimendu gisa baloratu behar den kasuetan, lehiaketa-fasean ezarritako puntuazio osoa hizkuntza ofizial hori egiaztatu gabe lortu ahal izatea saihestea (hau da, lehiaketaren puntuazio osoan euskararen ezagutzagatiko puntuak sartzea), deialdiak irizpide horri egokituta.

ANTSOAINGO UDALETXEARI

18/409 espdientea

Udaleko haur eskolan euskarazko plazaren eskaintzaren faltaren harira.

  • Dagoen eta egon daitekeen eskaera kontuan hartuz, Antsoaingo Udalari iradokitzea aztertzeko zer neurri har daitezkeen herriko familiek, hala nahi izanez gero, 0-3 urteko zikloa euskaraz egin ahal izateko, horrek halako zerbitzu publiko batek duen kostua baino handiagorik eragin gabe.

BURLATAKO UDALETXEARI

17/817 espedientea

Udalaren Lan eta Zerbitzuetako buruzagitzako lanpostu baterako deialdian euskara jakiteari ematen zaion balorazio maila txikiaren kontura.

  • Burlatako Udalari gogorarazi euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzako 15. artikulua bete egin behar duela, eta, horregatik, merezimenduen lehiaketetan deialdiko puntuazioa osoaren % 5 gorde behar duela euskara baloratzeko. Hortaz, gainerako merezimenduek ezingo dute % 95 baino gehiago izan (% 10 eta % 90 herritarrekin harremanzuzena duten lanpostuetarako).

ESTERIBARREKO UDALETXEA

18/499 espedientea

Udaleko hiru Administrari ofizial izateko barne igoera murriztuan betetzeko deialdian euskararen ezagupenari emandako balorazio faltaren harira.

  • Esteribarko Udaletxearenaurrean, Administrari-ofizial izateko barne igoera murriztuan betetzeko oposizio-lehiaketa batean euskararen ezagupenari emandako balorazioagatik.
  • Esteribarko Udalari gogorarazten zaio legez araututako betebeharra duela lanpostuak hornitzeko egiten dituen deialdietan berariaz jasotzea eta baloratzea euskara jakitearen meritua, baldin eta euskara jakitea nahitaezkoa ez baldin bada lanpostu horiek betetzeko.

ORKOIENGO UDALARI

18/596-tik 18/601-ra, 18/610, 18/614, 18/621 , 18/624, 18/625, 18/627 espedienteak

Orkoiengo Udalak izan dezakeen ordenantzaren bete behar falta, udalak ez duelako euskarazko kultura eta kirol jarduerarik eskaini.

  • Orkoiengo Udalari iradokitzea:
    • Aztertzeko eskaria dagoen herritarren artean euskaraz kultura eta kirol jarduera gehiago egiteko, eta, hala bada, euskarazko eskaintza handitzeko hurrengo ikasturterako edo ondorengoetarako.
    • Aztertzeko ea komeniko litzatekeen kexan aipatzen diren euskarazko ikastaroetarako edo ikastaro elebidunetarako talde bat osatzeko behar den gutxieneko pertsona kopurua gaztelaniazko talde bat osatzeko behar dena baino txikiagoa izatea, kontuan hartuta euskarak babestutako hizkuntza moduan duen estatus juridikoa.
    • Neurriak hartzeko, euskaraz eskaintzen diren kultura eta kirol jarduerak azkenean hizkuntza horretan egin daitezen, eta zaintzeko monitoreek badakitela hizkuntza hori.

IRUÑEKO UDALETXEARI

18/24 espedientea

A.1.2 mailako euskara-ikastaro trinko batean izena emateko funtzionario batek Iruñeako Udalari egindako eskaera bat ukatu egin ziotelako

  • Iruñeko Udalari gomendatzea kexaren egileari berak eskatutako euskara-ikastaroa egiteko baimena eman diezaiola.

TUTERAKO UDALETXEARI

18/535 espedientea

Atzerriko hizkuntzak ez bezala, euskarako ezagutzaren balorazioaren falta, Tuterako Udaltzaingoak Inspektoreorde lanpostu bat betetzeko egin duen lehiaketa-oposaketa batean.

  • Tuterako Udalari gomendatzea, oro har, hizkuntzak baloratzen diren lanpostuen deialdietarako merezimenduen lehiaketetan, euskararen ezagutza ez baloratzea edo puntuatzea atzerriko hizkuntzen ezagutza (ingelesa, frantsesa edo alemaniera) baino gutxiago.

EXP. 18/641

En relación con la menor valoración del euskera respecto a otros idiomas extranjeros en la convocatoria para la provisión, mediante concurso de méritos, de una plaza de Inspector al servicio de la Junta Municipal de Aguas de Tudela:

  • Recomendar al Ayuntamiento que, en los concursos de méritos de las convocatorias de ingreso o provisión de puestos de trabajo de su plantilla en que se valoren idiomas con carácter general, el conocimiento del euskera no sea menos valorado o puntuado que el conocimiento de idiomas extranjeros (inglés, francés o alemán).