nabigazioa salto egin

Euskara

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

17/307 espedientea.

Nafarroako administrazio publikoetako enplegu publikorako deialdietan euskara mailaren egiaztagiriaren harira:

  • Departamenduari iradoki zaio, beharrezkoak diren arau-aldaketak egin ondoren, langileak hautatzeko probetan euskara maila egiaztatzeko proba espezifikoetan lortutako emaitzak baliozkotzat emateko, egoki irizten dion epean, eta ez derrigortzeko hautagaia berriro maila egiaztatzeko proba bera egitera, maila edo eskakizun berbera edo antzekoa behar duen beste deialdi publiko batera aurkeztuz gero

OSASUN DEPARTAMENTUARI

17/338 espedientea

Osasun mentaleko erizain espezializatuko sei lanpostu betetzeko deialdian euskararen ezagutza gutxi baloratzeari buruz:

  • Departamentuari gomendatu zaio neurri egokiak hartzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostuak betetzeko deialdietan, oro har, euskaren ezagutzagatiko meritua gutxiago baloratu ez dadin ingelesaren, frantsesaren, alemanaren edo beste hizkuntza batzuen ezagutzagatiko meritua baino.

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIAKO DEPARTAMENTUARI

17/386 espedientea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren asteroko informazio-buletinean txio bat gaztelania hutsez argitaratzeari buruz, eta Departamentu horren sare sozialetan euskarak duen presentzia eskasari buruz:

  • Departamentuari iradoki zaio asteroko informazio-buletinean eta Nafarroako herritarrei zuzendutako txioetan euskara ere erabil dezala, eta horretarako beharrezko neurriak har ditzala

IRUÑEKO UDALETXEARI

16/692 espedientea:

Horren bidez, kexa bat aurkeztu zenuen Iruñeko Udalaren aurrean Erroldatze Zerga-egoitza aldatzeko, Erroldatze Zerbitzuan eskabidearen eredua euskaraz idatzita ez egotearen harira,

  • Udalari gogorarazi zaio bermatu egin behar duela herritar guztiek Udal horretan euskaraz hitz egiteko eta erantzuna euskaraz jasotzeko duten eskubidea

EGUESIBARKO UDALARI

17/539 espedientea

  • Udalari gogorarazi zaio ezinbestez bete behar duela euskararen erabilera eta sus6. kapitulua gonemdioak, iradokizunak eta legezko betebeharren gogorarazpenak 251 Nafarroako Arartekoa tapena arautzen duen Udal Ordenantzaren 16. artikuluan xedatutakoa, eta, horrenbestez, merezimendu-lehiaketetan babestu egin behar duela deialdiko puntu guztien %3 euskararen baloraziorako izatea, eta gainerako merituak, guztira, ez izatea %97 baino gehiago (%6 eta %94 herritarrekin zuzeneko harremana izango duten lanpostuak badira). Onartua. 6.2.11. Funtzio publikoa. Lehendakaritzako, Funtzio Publikok