nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Gomendioak, iradokizunak eta legezko betebeharr...

Gomendioak, iradokizunak eta legezko betebeharren gogorarazpenak

Nafarroako Arartekoak egindako gomendioak, iradokizunak eta legezko betebeharren gogorarazpenak

Puntu honetan Nafarroako Arartekoak egindako gomendioak, iradokizunak eta legezko betebeharren gogorarazpenak jasoko dira.

Egindako gomendio, iradokizun eta gogorarazpen horiek hurrenkera alfabetikoan sailkatuta daude, hizpide duten gaiaren arabera, eta Nafarroako zein administraziotara zuzentzen diren adierazten da, edukia labur-labur aipatuz hobeto uler daitezen.

Hobeto ulertzeko asmoz, informazioa honela antolatzen da:

  • Lehenengoa, gaia.
  • Bigarrena, erakunde edo administrazio hartzailea; Nafarroako Parlamentua, Espaniako Herriaren Defendatzailea, Nafarroako Gobernua, udal bat, kontzeju bat, mankomunitate bat, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, profesionalen elkargo bat edo beste erakunde bat den zehaztuz.
  • Hirugarrena, espediente zenbakia, hurrenkera honetan ondorengoa xedatuz: kexa bat (ESP), ofiziozko jarduera bat (OJ), herritarren proposamen bat (P) edo Parlamentuak eskatutako txosten bat (PT) den.
  • Laugarrena, aztertutako gaiaren sintesi laburra.
  • Bosgarrena, gomendioaren, iradokizunaren edo legezko betebeharren gogorarazpenaren testua.