nabigazioa salto egin

Agenda instituzionala

2019KO AGENDA INSTITUZIONALA

URTARRILA

Urtarrilak 10. 09,00tan: Cadena SERek, Muga de Beloso hotelean, Jose Luis Abalosekin Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministroaren hitzaldira joan da, Pamplona-Iruñan.

Urtarrilak 11. 17,30etan: Konferentzia bat ematen du Cintruenigon La violencia como vulneración de los derechos de las mujeres izenpean, Cintruenigoko Udalak azaroaren 25eko Emakumeengako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren ekintzen barne antolatua.

Urtarrilak 17. 11,00tan: Instituzioko langileria Grupo Independiente de Madres taldearekin elkartzen da, amatasun sarien Nafarroako PFEZ atxikipenak bueltatzeari buruzko kexaren harira, bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Urtarrilak 18. 09,00tan: Hezkuntza Kontseilariarekin biltzen da kexa espedienteei buruzko gai ezberdinak jorratzeko, instituzioaren bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Urtarrilak 28. 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

Urtarrilak 30. 12,00tan: Instituzioko langileria PICA motozale elkartearekin biltzen da bulegoan, Pamplona-Iruñan.

OTSAILA

Otsailak 12. 10,30etan: Aragoiko Justiziaren instituzioko langileria Nafarroako Arartekoaren instituzioaren aplikazio informatikoa eta Herritarren Bulegoaren funtzionamendua ezagutzera dator.

Otsailak 18. 12,00etan: Instituzioaren titularra ADECANA ehiztari elkargunearen presidentearekin biltzen da bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Otsailak 25. 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

MARTXOA

Martxoak 11. 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

Martxoak 15. 12,00tan: Instituzioko langileria Grupo Independiente de Madres taldearekin elkartzen da, amatasun sarien Nafarroako PFEZ atxikipenak bueltatzeari buruzko kexaren harira, bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Martxoak 30. 12,00tan: Nafarroako Gobernuak antolaturiko Karlos III.aren Gurutzearen sarien banaketaren ekitaldira joan da, Kultur Departamentuaren Klaustro Isabelinoan, Pamplona-Iruñan.

APIRILA

Apirilak 4. 12.00etan: Instituzioko langileria Nafarroako farmazialarien elkargo ofizialarekin (COFNA) biltzen da, Tafallan izandako arretagatik, bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Apirilak 7, 8, 9 eta 10: ENO (European Network of Ombudsmen) Nazioarteko tailerrean parte hartzen du, Europako Arartekoak antolatua, Bruselasen, Europako demokraziaren egoera: demokrazia parte hartzaileari zentzua ematen buruz. Kabineteko arduradunarekin doa. Nafarroako Gobernuko kotxe ofizialarekin doaz Bilboraino eta Bruselasera hegazkinez. Radisson Red Centre Hotelean (3 gau). Itzulera modu berean.

Apirilak 24, 25 eta 26: Instituzioko langileria Estatuko Arartekoen XXXIV koordinazio jardunaldien prestakuntza tailerrera joan da, lagunduta ez dauden adin txikiko etorkinen arretari buruzkoa, Valentziako Arartekoak antolatua Alacanten. Instituzioko aholkulari bat doa. Bidaia trenez Iruñetik Alacanteraino. Spa Porta Maris & Suites del Mar Hotelean (bi gau).Itzulera modu berean.

Apirilak 29. 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

MAIATZA

Maiatzak 4. 11,30tan: 2019ko Vianako Printzearen Kultur Sariaren banaketara joan da, Nafarroako Gobernuak eskainia eta Nafarroako Kultur Kontseiluak proposatua Tomas Yerro Villanueva idazle eta irakasleari emana, Vianako San Pedroko eliza zaharrean

Maiatzak 8. 17,30etan: Onda Cero irratsaioan elkarrizketa Nafarroako gaurkotasunari buruz, Pamplona-Iruñan.

Maiatzak 15 . 09,30etan: Nafarroako Arartekoa eta instituzioko langileria SOS Arrazakeria Nafarroarekin, Plataforma Navarra de Salud eta Medicos del Mundorekin biltzen da, bulegoan, herritar baten deportazio espres posiblean burututako jarduerari buruz hitz egiteko, Pamplona-Iruñan.

EKAINA

Ekainak 1 . 12,00tan: Nafar zentro eta etxeen jardunaldiaren ekitaldira joan da, Nafar etxeen federazio nazionalak antolatua, Lesakan.

Ekainak 3. 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

Ekainak 14 . 12,00tan: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektorearen karguaz jabetzeko ekitaldira joan da, El Sarioko (Arrosadiako kanpusean) Fernando Remacha gelan, Pamplona-Iruñan.

Ekainak 17 . 12,00tan: instituzioko langileria JUCIL Guardia Zibilen elkartearekin biltzen da, bulegoan, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko legeari buruz hitz egiteko, Pamplona-Iruñan.

Ekainak 19. 11,00etan: Nafarroako Parlamentuaren X. legegintzaldiaren osaketa ekitalditara joan da, osoko bilkuren aretoan, Nafarroako Parlamentuan, Pamplona-Iruñan.

Ekainak 26 eta 27: Instituzioko langileria Estatuko Arartekoen XXXIV koordinazio jardunaldien prestakuntza tailerrera joan da, lagunduta ez dauden adin txikiko etorkinen arretari buruzkoa, Espainiako Gorteen Arartekoak antolatua Madrilen. Instituzioko aholkulari bat doa. Bidaia trenez Iruñetik Madrilera. Itzulera modu berean.

UZTAILA

Uztailak 2. 10,00tan: Parlamentuko Presidentea den Unai Hualde Iglesiasekin biltzen da aurkezpen instituzionala egiteko eta amankomunean duten gai ezberdinak jorratzeko, instituzioaren bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Uztailak 3 . 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

Uztailak 17 eta 18: Kataluniako Sindic de Greugesekin eta bere instituzioko lankideekin biltzen da amankomunean duten gai ezberdinak jorratzeko, instituzioko bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Uztailak 23 . 11,00etan: Instituzioko langileria Hizkuntza Eskubideen Behatokia fundazioarekin biltzen da bulegoan, bere urteko txostena aurkezteko, instituzioko bulegoan, Pamplona-Iruñan.

ABUZTUA

Abuztuak 6. 11,30tan: María Chivite Navascués andrearen Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren karguaz jabetzeko ekitaldira joan da, Nafarroako Parlamentuan, Pamplona-Iruñan.

Abuztuak 7. 12,00tan: Nafarroako Gobernuko Lehendakariordeak eta Kontseilarien karguaz jabetzeko ekitaldira joan da, Nafarroako Parlamentuan, Pamplona-Iruñan.

IRAILA

Irailak 3. 10,30etan: Nafarroako Gobernuaren Lehendakaria den Maria Chivite Navascues andrearekin elkarrizketatzen da, Nafarroako Jauregian eta hainbat gaiei buruz hitz egiteko, Pamplona-Iruñan.

Irailak 6. 11,00tan: Nafarroako Unibertsitateko kurtso akademikoaren irekieraren ekitaldira joan da, Pamplona-Iruñan.

Irailak 13 . 12,00tan: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kurtso akademikoaren irekieraren ekitaldira joan da, Pamplona-Iruñan.

Irailak 16 . 09,30etan: Itziar Gomez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaria eta Javier Muñoz, Landa Garapeneko Zuzendari Nagusiarekin biltzen da ingurumen gaiak tratatzeko, instituzioaren bulegoan, Pamplona-Iruñan.

Irailak 19. 09,00etan: Iruñeko alkatearekin, Enrique Maya jaunarekin, elkarrizketatzen da, instituzioaren aurkezpenerako eta amankomunean dituzten gaiei buruz hitz egiteko, Iruñeko Udaletxean.

Irailak 20. 12,30etan. Arartekoa urte Judizialaren Irekiera ekitaldian izan da Justizia Jauregian, Justizia Auzitegi Nagusiak antolatua, Pamplona-Iruñan.

URRIA

Urriak 10. 16,00tan: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren bilera, Nafarroako Jauregian, Pamplona-Iruñan.

Urriak 11. 09,15etan: Nafarroako Parlamentuan, Erregimen Foralaren Batzordean agertzea instituzioaren 2018ko Urteko Txostena aurkezteko, Pamplona-Iruñan.

Urriaren 14tik 17ra: Nafarroako Arartekoak Estatuko arartekoen XXXIV koordinazio jardunaldietan parte hartzen du, babesik gabe datozen adinez txikikoei buruz, Andaluziako Arartekoak antolatua. Idazkari Nagusiarekin joan da. Madrileraino hegazkinez eta handik Sevillara. Hotel Ribera de Trianan (3 gau).Itzulera modu berean.

Urriak 18. 09,00etan: Cadena SERek antolatutako ekitaldira joan da, Muga Beloso Hotelean (Maria Chivitek, Nafarroako Lehendakariak emandako hitzaldia) Pamplona-Iruñan.