nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Erakundearen gardentasuna

Erakundearen gardentasuna

Gardentasunari eta gobernu irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriak zera xedatu du "Nafarroako Foru Komunitateko erakundeek hartuko dituzte, nork bere arloan, urte bateko epean, gardentasunerako eta herritarren parte-hartze eta elkarlanerako neurriak, foru lege honetan jasotako printzipio eta aurreikuspenekin bat eginez”. Urte bateko epe hori 2013ko abenduaren 28an amaituko da.

Foru legearen II. tituluak jarduera publikoaren gardentasuna arautzen du. 13. artikuluak, oro har, herritarren esku jarri behar den informazioa definitzen du. Informazioa argia, objektiboa, eguneratua eta eskuratzeko erraza izan behar da.

III. tituluan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea arautzen da. 22-33 bitarteko artikuluek eskubide horren edukia, mugak eta gauzatzeko prozedura zehaztu dituzte.

IV. tituluak herritarren parte-hartzea eta elkarlana arautzen du. 36. artikuluak parte hartzeko eta elkarlanean aritzeko hainbat tresna definitzen ditu. 46. artikuluak, zehazki, herritarrek, zerbitzu publikoen funtzionamenduari lotuta, jarduteko proposamenak, hobekuntzak edo iradokizunak mahai gainean jartzeko daukaten eskubidea ezarri du.

Gardentasunari buruzko foru legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetze aldera, emandako epean, gardentasunari eta parte-hartzeari lotutako zenbait neurri hartu behar dira, foru lege horretan jasotako printzipio eta xedapenei jarraiki; betiere, azken horiek herritarren eskubide konstituzionalak babesten dituen erakunde parlamentario honen izaerarekin bateragarriak baldin badira eta 23. artikuluan jasotako mugak eta 24. artikuluan aipatutako datu pertsonalen babesa errespetatzen baldin badituzte.