nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

www.defensornavarra.com webguneko orriak 'Web Content Accessibility Guidelines 1.0' (Web 1.0 edukien erabilerraztasunari buruzko jarraibideak) agirian zehaztutako jarraibideen arabera diseinatu eta berrikusi dira. Jarraibide horiek W3C izenekoaren WAI lantaldeak prestatu ditu.

Jarraibide horien xedea da Internetetik herritar guztiei eskaintzen zaien informaziorako sarbidea erraztea. Hartu diren neurri garrantzitsuenen artean, honakoak daude:

Estandarrak

Edukietarako eta haien egiturarako erabilitako lengoaia XHTML 1.0 Strict da, eta elementuak kokatzeko eta modu grafikoan aurkezteko Kaskada erako Estilo Orriak (CSS) erabili dira. Orri guztiak XHTML 1.0 Strict eta CSS 2.0. moduan baliozkotu dira.

Irudiak

Irudi guztiek alt. atributuaren bidezko deskribapen labur bat daukate.

Estekak

Esteka guztiek title atributuaren bidezko deskribapen labur bat daukate.

Testuaren tamaina

Erabilitako letra-motek dimentsio erlatiboak dauzkate. Hori dela eta, erabiltzaileak haien tamaina kontrola dezake erabiltzen ari den nabigatzailearen bitartez.

Nabigazioa

Webguneak erraztasunak eskaintzen ditu nabigazio koherentea egiteko, betiere orrialde guztietan egitura berari eutsiz. Egitura horrek honako osagaiak dauzka:

  • Webguneko atal orokorretarako estekak dituen burualde bat: Harremanak, Webgunearen mapa, Bilatzailea eta Euskarazko bertsioa.
  • Nabigazio nagusirako menuak, ezkerrean dagoenak, atal nagusi bakoitzeko berezko ataletarako estekak dauzka. Menua zabaldu egin daiteke, gezitxoetan klik eginez.
  • Erdiko gunean, webgunearen berezko edukiak erakusten dira.
  • LSSICE legearekin loturiko ataletarako estekak dauzkan hegala: Pribatutasun Politika, Legezko Oharra, Erabilerraztasuna, Copyright.

Diseinua

Webgune honek geruzak eta kaskada estiloko orriak (CSS) erabiltzen ditu orrien ikusizko diseinurako. Horrela, edukia eta aurkezpena independenteak dira, eta nahi duten erabiltzaileek informazioan barrena nabiga dezakete beren nabigatzailearen estiloen orrien deskarga desgaituz.

Erabilerraztasun maila

www.defensornavarra.com webgunea TAW eta W3C Markup Validation Service (W3C-aren baliozkotze zerbitzua) tresnekin baliozkotu da.

Lortzen den erabilerraztasun maila A bikoitza (AA) da .

Webguneak ondokoak betetzen ditu:

  • Bat dator XHTML, 1.0 bertsioa, lengoaiarako 3WC-aren zehaztapenekin.
  • Bat dator 3WC-ak CSS 2.0 estilo orrietarako zehazten duen sintaxiarekin.
  • Bat dator Web 1.0 edukirako Erabilerraztasunari buruzko Jarraibideekin, A bikoitzarekin, WAI delakoaren arabera.

Nabigazioan zehar erabiltzaileren batek edukien erabilerraztasunarekin loturiko arazoren bat topatuz gero, edo WAI jarraibideen egiaztapen punturen batean ez-betetzea atzematen badu, arren eskatzen dugu ahal den bezain laster hori jakinarazteko hurrengo posta elektronikoko helbidera: accesibilidad@defensornavarra.com.