nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Argitalpenak
  3. Txosten bereziak
  4. 2013-2017
  5. 2014
  6. Nafarroako osasun arreta jarraitua eta premiazk...

Nafarroako osasun arreta jarraitua eta premiazkoari buruzko otsailaren 14ko 2/2013 Foru Legea ustez bete ez izanari lotutako erantzukizunak.

2014ko apirilaren 7an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak honako erabakia hartu zuen, Bildu Nafarroa eta Aralar-Nafarroa Bai parlamentu-taldeak proposatuta:

“Nafarroako Arartekoari Nafarroako Gobernuaren eta Osasun Kontseilaritzaren erantzukizunen gaineko txosten bat egin dezan eskatzea, Nafarroako osasun arreta jarraitua eta premiazkoari eta ondorio juridikoei buruzko otsailaren 14ko 2/2013 Foru Legea ez delako bete”.

Eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko osasun zerbitzu publikoetako funtzionamendua dauka hizpide eta osasunaren babeserako herritarren eskubideekin lotzen da. Beraz, Nafarroako herri-administrazioetako jarduera gainbegiratzeko eskumenen barruan dago, Konstituzioak eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak barne hartutako eskubideak eta askatasunak defendatu eta babestean, foru komunitatearen eskumenen esparruan.

NAFARROAKO PARLAMENTUKO ALDIZKARI OFIZIALA

VIII legegintzaldia - 2014ko abuztuaren 21a - NPAO 93 ZK.

AURKI BI DEA

G SAILA:
Txostenak, deialdiak eta Parlamentuko informazioa:
- Osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoari buruzko otsailaren 14ko 2/2013 Foru Legearen balizko ez-betetzearen erantzukizunei eta haien ondorio juridikoei buruzko txostena, Nafarroako Arartekoaren erakundeak egina.