nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Argitalpenak
  3. Txosten bereziak
  4. 2013-2017
  5. 2014
  6. Nafarroako Parlamentuak hala eskatuta egindako...

Nafarroako Parlamentuak hala eskatuta egindako gizarteratze errenta kontrolatzeko eta iruzurraren aurka borrokatzeko Nafarroako Gobernuaren neurri planari buruzko txostena.

2014ko irailaren 1ean egindako bileran, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak ondorengo erabakia hartu zuen, Bildu Nafarroako parlamentuko taldearen Foru Parlamentaria den Bikendi Barea Aiestaran jaun txit prestuak hala eskatuta:

Nafarroako Arartekoari gizarteratze errenta kontrolatzeko eta iruzurraren aurka borrokatzeko Nafarroako Gobernuaren neurri planari buruzko txosten bat egiteko eskatzea.

Eskariak herritarrek gizarteratze errentaren inguruan duten ikuspuntuari egiten dio erreferentzia. Errenta hau prestazio ekonomiko bat da, publikoa, aldizkakoa, osagarria, beste prestazioen subsidiarioa, termino orokorretan enbargaezina eta lortzeko bermatutako eskubide subjektiboa existitzen da, urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen eta, hala badagokio, mantentzen badira.

Foru Lege honen 1.1 artikuluak esaten duen bezala, errenta honen helburua da aldizkako prestazio ekonomiko baten eskubidea arautzea, eta gizarteratzeko neurriak eta lanean hastea errazten duten programak ezartzea, pertsonen eta familia unitateen bazterketa ekiditeko helburuarekin eta gizarteratzea eta lanean hastea sustatzea.

Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala

VIII legegintzaldia - 2015eko martxoaren 2a - NPAO 33 ZK.

AURKIBIDEA

G SAILA:
Txostenak, deialdiak eta Parlamentuko informazioa:
- Nafarroako Gobernuak gizartera tze-errenta kontrola tzeko eta iruzurraren aurka borroka tzeko duen neurriplanari buruzko txostena, Nafa rro a ko Arar te ko a ren era kun de ak egina.