nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Argitalpenak
  3. Txosten bereziak

Txosten bereziak

  • Txostena Nafarroako Parlamentuari, eremu mistotik ateratzeko edo hartan sartzeko udal-ekimenei buruz

    txosten azal

    Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Arartekoari eskatutako txostena, azaltzeko ea eremu mistorik ateratzeko edo hartan sartzeko udal-ekimenek herritarren egungo hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituzten, eta ea bat datozen Euskarari buruzko Foru Legearen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunaren helburuekin.

  • Nafarroan pertsona errefuxiatuak hartzeari buruzko txosten berezia.

    Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 32.6 artikuluak ezartzen du, egitateen larritasunak horretarako bide ematen duenean, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak txosten ezohiko edo monografiko bat, txosten berezia ere deitua, aurkeztu ahal izango diola Nafarroako Parlamentuari.

    Bestalde, aipatu Foru Legearen 17. artikuluak Foru Komunitateko Arartekoa gaitzen du, beste eginkizun batzuen artean, betiere organo eta zerbitzu eskudunekin elkarlanean, pertsonen bidezko interesen ahalik eta aldekoenak diren konponbideak lortzeko.

    Lege-agindu horien eremuan, erakunde honek egokitzat jo du Nafarroan errefuxiatutako pertsonak hartzeari buruzko txosten berezi bat egitea.