- Hasiera
- Argibide eskaerak
Argibide eskaerak
Nafarroako Arartekoak informazio eta laguntza bila etortzen diren hiritarrei harreman azkar eta zuzena izateko aukera eskaintzen die Horretarako, Informazio bulegoa du.
Bulegoak bi helburu ditu: alde batetik, hiritarrei administrazioarekin izandako arazoen gaineko aholkua erraztea, eta, bestalde, erakunde horren aurrean dituzten eskubideak zein diren eta nola erabili jakinaraztea.
Bulegoak , galderei erantzuteaz gainera, hiritarrari hainbat argibide ematen ahal dizkio; alde batetik, arazoa norekin, nola eta non konpondu, eta, bestalde, kexa nola aurkeztu, eskakizunaren afera arartekoaren eskumenekoa bada.
Jendeari harrera emateko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:30era, eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiralean, berriz, 8:30etik 14:00etara.
Argibideak eskatzeko moduak:
- Aurrez aurre, instituzioaren egoitzan (Emilio Arrieta k., 12, behea. 31002 Iruña).
- Telefonoz, 900 702 900 zenbakira deituta.
- Posta elektroniko bidez, ondoko helbidean: info@defensornavarra.com. Bide hau erabiliz gero, telefono zenbaki bat idaztea gomendatzen dugu, horrela, azkarrago jasoko duzu erantzuna.