nabigazioa salto egin

  1. Hasiera
  2. Arartekoa
  3. Zer da?
  4. Nork aurkez ditzake kexak?

Nork aurkez ditzake kexak?

Edonork, pertsona fisikoek zein juridikoek; nafarrek zein nafar ez direnek eta atzerritarrek; langileek, profesionalek, funtzionarioek, enpresaburuek, ikasleek, gutxitu fisiko zein psikikoek eta haien legezko ordezkariek, jubilatuek, presoek eta baita adingabeek ere.

Arartekoak Nafarroako Parlamentuko parlamentarien kexa eta eskaerak ere jaso ditzake.

Pertsonenganako arreta zuzena da: kexa aurkezteko eta haren jarraipena egiteko ez da abokatu, prokuradore edo kudeatzailerik behar. Arartekoak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da.

Espedienteen tramitazioa azkarra da, eta datu pertsonalak zor zaien konfidentzialtasunarekin erabiltzen dira.