Nola aurkezten da kexa bat?
Kexak idatziz aurkeztu behar dira nahitaez, baina ez da beharrezkoa eredu ofizial bati edo arau jakin bati jarraikiz egitea.
Arartekoari gutun bidez, besterik gabe, aurkezten ahal zaizkio kexak, eta horrenbestez, ez da poliza edo efektu tinbredun ofizialik erabili behar.
Kexa eskuz -idazkera argia erabilita- zein makinaz idatzita aurkez daiteke, edozein paper motatan.
Kexa aurkezteko idazkiak argia behar du izan, ahalik eta motzena, eta ondokoak jasoko ditu:
- Izen-abizenak, helbidea, eta ahal bada, telefonoa, kexa aurkeztu duenarekin zuzenean harremanetan jarri ahal izateko.
- Kexa eragin duen afera, non, noiz eta nola gertatu zen, eta interesgarriak izan daitezkeen gorabehera guztiak.
- Kexa aurkeztu duen pertsonak administrazioari planteatutakoei buruzko xehetasunak eta hark emandako erantzuna, baldin eta erantzun badu.
Aurrena aferaren ardura duen erakundeari planteatu behar zaio administrazioaren aurka Arartekoari aurkezten zion kexa oro. Hortaz, Arartekoak ez ditu bideratuko aurrena aferaren ardura duen erakundeari planteatu ez zaizkion kexak.