nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albisteak
  3. 2019
  4. Nafarroako Arartekoak urtebeteko bi prestakuntz...

Nafarroako Arartekoak urtebeteko bi prestakuntza-beka onetsi ditu, Zuzenbideko gradua duten pertsonentzat.

23 Abuztua 2019 Nafarroako Arartekoaren

Nafarroako Arartekoaren Logotipoa

Nafarroako Arartekoak urtebeteko bi prestakuntza-beka onetsi ditu, Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoko instituzioan aritzeko.

Deialdia arautzen dituzten oinarriak irailaren 3an argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.

Beka hauen xedea Zuzenbidean gradua dutenen prestakuntza bultzatzea da, instituzioan herritarren eskubideak babesteko eta hobetzeko egiten diren jarduerak zuzenean ezagutu ditzaten.

Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du, eta 1.050 euroko zenbateko gordina izango du, hautatutako pertsonaren eginkizunak Nafarroako Arartekoko egoitzan egingo dira, astero 30 ordu eginez eta 27 eguneko deskantsuarekin.

Deialdira aurkezten diren pertsonek espainiar nazionalitatea izan behar dute eta gutxienez deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik Nafarroan bizitokia izatea.

Hautaketa prozesua objektiboa eta lehiakortasunean oinarrituko da, horretarako, aintzat hartuko dira: espediente akademikoa, beste unibertsitate tituluak edukitzea, zuzenbide publikoko arloetan lortutako emaitzak eta hizkuntza ezberdinen ezagupena (euskera, inglesa, frantsesa edota alemaniera), gainera, puntu gehien lortu dituzten bost pertsonei elkarrizketa egingo zaie.

Interesdunek irailaren 4tik irailaren 23ra (bi egun horiek barne) dute instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez info@defensornavarra.com helbidera bidaliz.

DEIALDIAREN OINARRIAK

INSTANTZIA