nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albisteak
  3. 2019
  4. Erkidegoetako eta Espainiako Arartekoek babesik...

Erkidegoetako eta Espainiako Arartekoek babesik gabe iristen diren nerabeei berme guztiekin atenditzeko nazio plan bat eskatzen dute.

“Publico” egunkari digitalean argitaratutako berria. 2019ko urriaren 17an.

17 Urria 2019 Tarifa

Babesik gabe datozen hamarnaka haur Ceutako kaleetan lo egiten dute, babes sistematik kano. Save the Children GKEk haur hauek etorkinak bezala tratatuak direla eta dagokien babesa jasotzen ez dutela salatzen du.

Adin txikiko migranteak

Erkidegoetako eta Espainiako Arartekoek babesik gabe iristen diren nerabeei berme guztiekin atenditzeko nazio plan bat eskatzen dute

Estatuko hamar karguek Tarifako Deklarazioa sinatu dute, bertan, kasu hauetan haur kondizioa atzerritar kondizioa baino aurretik jartzea eskatzen dute. “Haur bat inoiz ez da inmigrante bat” ziurtatzen dute.

Hamar arartekoek asteazken honetan adierazpen amankomun bat sinatu dute eta botere publikoei, adinez txikikoak diren pertsona migranteei, administrazioak MENA deritzona atenditzeko “Estatuko plan estrategiko” bat egitea eskatzen diete.

Tarifan onetsitako dokumentua azken hilabeteotan Arartekoek egindako lanen ondorioa da, bertan hauxe eskatzen dute, besteak beste, adingabeekin hartzen diren erabaki guztiak bat etor daitezela umeen interes gorenarekin, eta haur izatea lehenetsi dezatela etorkin izatearen gainetik. Plan horretan atentzioa Estatuko herrialdeetan modu koordinatu, solidario, ordenatu eta arduratsuan egin behar da.

Berria bere osotasunean, “Publiko” egunkari digitalean ikusteko, “klik” egin hurrengo estekan:

https://www.publico.es/sociedad/menores-migrantes-defensores-pueblo-completo-exigen-plan-nacional-atender-garantias-menores-migrantes.html