nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albisteak
  3. 2007-2011
  4. 2011
  5. Nafarroako Arartekoak ofiziozko jarduketa bat b...

Nafarroako Arartekoak ofiziozko jarduketa bat bultzatu du Etxarro errekako isurketak direla eta

05 Iraila 2011 Nafarroako Arartekoa

Nafarroako Arartekoak Landa Garapeneko, Enpleguko eta Ingurumeneko Departamentura jo du eta iradoki dio behar diren ikerketak egin ditzala Etxarro errekan, Zilbetiko Atzeri parajean, 2.000 amuarrain hil izatearen arrazoiak argitze aldera, litekeena baita egoera isurketa batzuen eraginez gertatu izana. Izan ere, isurketa horiek nork egin dituen zehaztu beharko da, eta beharrezkoa bada, aplikatzekoak diren eta legedian jasota dauden zehapen- eta aurreikuspen-neurriak ezarri beharko dira.

Hedabideetan argitaratutako albisteen arabera, ukitutako erreka-zatia “salmonidoen erreserba genetikotzat” jotako erreka txikiek elikatzen dute, eta babestutako hegaztien espezieentzat elikagai diren ornogabe eta ornodun txikien fauna dauka. Gainera, bisoi europarrak kolonizatutako eremua da, eta espezie hori galzoriko espezie deklaratuta dago nazio mailan, eta lehenetsi beharreko espezie, berriz, Europako zuzentarauetan.

Hori dela eta, Nafarroako Arartekoak egokitzat jo du gai hau dela eta ofizioz jardutea, egitateek ingurumen egokirako eskubidean eta hura zaintzeko betebeharrean eragin baitezake. Izan ere, Konstituzioko 45. artikuluan jasota daude eskubide eta betebehar horiek.

Departamentuak bi hilabete dauzka Arartekoari jakinarazteko proposamena onartzen duen ala ez, eta, kasua bada, zein neurri bultzatuko dituen jakitera emateko.