nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albisteak
  3. 2007-2011
  4. 2011
  5. Jendeari arreta Elizondon Nafarroako Arartekoar...

Jendeari arreta Elizondon Nafarroako Arartekoaren bulegoak eskainita

25 Maiatza 2011 Nafarroako Arartekoaren Bulegoak

Nafarroako Arartekoaren Bulegoak jakinarazten du ekainaren 2an eta 9an erakundeko bi aholkulari Elizondora joanen direla, herritarrei arreta ematera eta haien kontsultak eta kexak jasotzera.

Herri horretako nahiz beste edozein herritako interesdunek egokitzat jotzen dituzten gaiak planteatu ahalko dituzte Nafarroako administrazio publikoen jardunari buruz.

Egunak: ekainaren 2a eta 9a.

Non: Arizkuneneako Jauregia (Jaime Urrutia kalea, z/g, Elizondo).

Arreta-ordutegia: goizez, 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.

Dohaineko telefonoa: 900 702 900