nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albisteak
  3. 2007-2011
  4. 2007
  5. Nafarroako arartekoak Gizarte gaietarako kontse...

Nafarroako arartekoak Gizarte gaietarako kontseilariari iradoki dio SOVIko pentsiodunei laguntza osagarriak emateko aukera

18 Iraila 2007 Iruña

Nafarroako ararteko Javier Enérizek idatzi bat igorri dio Gizarte Afera, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuko kontseilari María Isabel García Malori. Hain zuzen ere, idatzi horretan iradoki dio departamentu horrek esku har dezala, zalantzarik gabe, botere publikoek gutxien babesten duten taldeetako baten egoera hobetzeko: Zahartzaroko eta elbarritasunetarako nahitaezko sari desagertutakoaren pentsiodunak (SOVI).

Gizarte Segurantzaren egungo sistemak indarrean utzi zituen aurreko erregimenetan egindako kotizazioen ondorioz sortutako diru laguntzak, betiere kontuan harturik interesdunek ez zutela hartan zorduntzeko pentsio baterako eskubiderik.

SOVIko pentsioek hondar izaera dute eta ez daude Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean. Sistema horren babes jardunaren barnean, zahartzaro, elbarritasun eta alarguntasunagatik jasotzen diren diru laguntzak daude. SOVIko pentsioak, berriz, 1967ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko kotizazioei dagozkie eta bateraezintasun arau zorrotzak dituzte, 2005. urteko lege batek neurri batean malgutu baditu ere alarguntasun pentsioekin batera jaso ahal izateko.

2007. urtean, hileko zenbatekoak 338,84 eurokoak ziren (urtean 4.743,76 euro). Zenbateko horiek nabarmen txikiagoak dira Gizarte Segurantzaren sistemak antzeko premiak ordaintzeko ezarrita dituen kontribuzio pentsioetarako ezarritako gutxienekoekin alderatuta, eta are txikiagoak Askotariko eraginetarako errenta adierazle publikoari (IPREM) edo Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldatari dagozkien zenbatekoak (SMI) kontuan hartzen badira. Edonola ere, zenbateko txikiegia da, batez ere, Nafarroan dugun bizi-kalitatearen maila eta kontsumo prezioen indizea aintzat hartzen badira.

Gorte Nagusiek onartu duten moduan, SOVIko pentsioak gizarte babeserako sistemako baxuenak dira, egun oso zaharrak diren pertsonei eragiten diete eta behartasun egoera batera bultzatzen dituzte.

Oinarrizko premiei (oinarrizko soldata) erantzuteko zailtasunak dituzten taldeen edo, are gehiago, tratamendu bereziko premia duina zuten pentsiodunen (Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldatara ez iristeagatik Gizarte Segurantzaren sistemako alarguntasun pentsioak jasotzen dituzten pertsonak) diru baliabideak "osatzeko" arauak barne hartu ditu Nafarroako Foru Komunitateak.

Hori dela eta, Nafarroako arartekoak Gizarte gaietarako kontseilariari iradoki dizkio, SOVIko pentsiodunak direla eta (egun, Nafarroan gutxi eta oso zaharrak dira), kontuan har dezala egoera hori eta talde horri zuzendutako diru laguntzaren bat emateko beharrezko neurriak, diru baliabideak oinarrizko gutxieneko batera heltzeko moduan osatzeko eta bizi-baldintza duinak izateko.