nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albisteak
  3. 2007-2011
  4. 2007
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak Nafarroa...

Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak Nafarroakoari egin dio bisita

30 Azaroa 2007 Iruña

Azaroaren 28an, asteazkena, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa den Iñigo Lamarka Iturbe jaunak bisita instituzional bat egin zion Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Eneriz Olaechea jaunari.

Bisita hau kokatzen da hiritarren eskubide konstituzionalen defentsan aritzen diren parlamentuko goi mandatariek aldika egiten dituzten txandetan.

Bi arartekoek interes komuneko gaiak landu zituzten elkarrizketan, beren erakundeen funtzionamenduaren gainekoak. Azpimarratu zuten sustatu behar direla Gorte Nagusietako arartekoa den Enrique Múgica Herzog jaunak eta autonomia erkidegoetako arartekoek koordinatzeko egiten dituzten jardunaldiak, gai komunak lantzeko eta konpartitzeko gune egokiak baitira, beren jardueren gainean aritzeko noizean behin aldebiko topaketak antolatzeari kalterik egin gabe.

Aurrekoarena baino lehenago, Javier Enerizek Errioxako Arartekoa den María Bueyo Díaz Jalón andrearen bisita izan du.

Halaber, Nafarroako Arartekoak bisita instituzional bana egin dizkio Errioxako bere kideari, baita Aragoiko Arartekoa den Fernando García Vicente jaunari ere.

Iñigo Lamarka Iturbe, Euskal Herriko Arartekoa,  Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enériz Olaecheari egindako bisita instituzionalean