nabigazioa salto egin

  1. Hasierara joan
  2. Albiste nabarmenak
  3. Nafarroako Parlamentuaren Presidentearen bisita...

Nafarroako Parlamentuaren Presidentearen bisita Nafarroako Arartekoaren egoitzara.

02 Uztaila 2019 Nafarroako Arartekoaren

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, AUnai Hualde Iglesias, urteko txostena jasotzen du Nafarroako Arartekoa den, Javier Enerizen, eskutik.

Nafarroako Arartekoak, Francisco Javier Eneriz Olaecheak, Nafarroako Parlamentuaren Presidentea den Unai Hualde jaso du instituzioaren egoitzan, Emilio Arrieta kalean.

Nafarroako Parlamentuaren presidente berriak bere burua aurkeztu du eta protokolozko elkarrizketa bat egin du Nafarroako Arartekoko egoitzara, arartekoa, Nafarroako Parlamentuaren goi mandataria da herritarren eskubideen defentsa eta hobekuntzetarako, eta administrazio publikoak ikuskatzen ditu.

Bisitan, Nafarroako Arartekoak, Nafarroako Parlamentuko Presidenteari 2018 urteko txostena eman dio etabere eduki orokorra azaldu dio.

Urteko txostena iazko jarduerak biltzen ditu, honela xehatu da:

  • Osotara 2.645 jarduketa gauzatu dira.
  • 1.052 kexa aurkeztu dira.
  • 1.398 kontsulta artatu dira.
  • 25 ofiziozko jarduketa.
  • 9 hobekuntza-proposamenak aurkeztu dira.
  • Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko 9 saio, zeinetan, Arartekoak 6 ponentzia aurkeztu ditu herritarren eskariei erantzuna ematen.
  • 826 ikerketa administrazio publikoei buruz.
  • 413 ebazpen, zeinetan 216 gomendio, 104 legezko gogorapenak, 168 iradokizun eta 11 legezko iradokizun egin dira.
  • 7.910 pertsona jo dute insituzioarengana.

Kexa gehien eragin dituzten gaiak izan dira: gizarte-ongizatea, enplegu publikorako sarbidea, hezkuntza, funtzio publikoa, ogasuna, Osasuna, ingurumena, euskara, trafikoa, etxebizitza, justizia eta hirigintza.